Antzerkia: "Una bofetada no es nada"

Antzerkia: "Una bofetada no es nada"
OIASSO MUSEOAN 'UNA BOFETADA NO ES NADA' ANTZEZLANA ESKAINIKO DUTE OSTIRAL HONETAN

Antzezlanean umorez heltzen zaie emakumeen eta gizonen arteko harremanetan erabiltzen diren genero-eredu zaharkituei.

Irungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak elkarrekin kudeatzeko hitzarmenaren esparruan, 'Elkarrizketa Feministak' programaren barruan, 'Una bofetada no es nada' antzezlana antolatu dute.

Sarrera libre izango da, aretoa bete arte. 

Hizkuntza: Gaztelera

Belén Cruzek eta Patxi Pérezek sortu eta interpretatuko dute obra, eta, bertan, umorez heltzen diete emakumeen eta gizonen arteko harremanetan erabiltzen diren genero-eredu zaharkituei, baina, hala eta guztiz ere, hausnarketa garrantzitsuak aipatzen dituzte, antzezpenaren ondorengo solasaldian bertaratutakoekin aztertzeko. Jarduera hau 'Elkarrizketa Feministak' programaren barruan dago. Programa horrek hainbat proposamen biltzen ditu, urtarriletik hasita, hilabete bakoitzeko bigarren ostiraletan. Helburua da elkarrizketa bat zabaltzea emakumeek bizi dituzten errealitateen inguruan, hainbat jarduera premisatzat hartuta.

Informazio Gehigarria

Hasiera 14-03-2025 18:30
Amaiera 14-03-2025 19:30
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena