"Krisi ekonomikoa, kultur ondarea eta museoak" XIV. Kongresua
Euskal Herriko Unibertsitatea - San Telmo Museoa. Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). 18-19 de urriade 2018
2008ko Lehman Brothers banketxearen porrotak egungo krisi finantzarioaren eta ekonomikoaren abiapuntua erakusten du. Depresio Handiaz geroztik izan den krisi larrienetzat jo dute, eta bere ondorioak oso kaltegarriak izan dira: aurrekontu publikoetan murrizketak, herstura neurriak, langabezia, zorpetzea, kontsumoaren uzkurdura, pobrezia, desberdinkeriak areagotzea... 2009ko uztailaren 9an Nazio Batuen Batzar Orokorrak azaldu zuen moduan, krisiak ondorio sozial, politiko eta ekonomiko latzak izan ditu. Zalantzarik gabe, kultur arloak, orokorrean, eta kultur ondareari dagokion eremuak, berezik i, jasan izan dituzte ondorio horiek ere.
Kongresu honen helburua honako hau izango da: krisi finantzarioak eta ekonomikoak eraginda, kultur ondare -eta museo- arloan jorratzen ari diren politika, estrategia eta ekimen berriak aztertzea eta horiei buruz eztabaidatzea.
Kongresuak bi atal izango ditu. Alde batetik, ponentzi konbidatuak izango dira eta, bestetik, komunikazio askeak. Komunikazioen proposamenak bidaltzeko epea 2018ko ekainaren 4an bukatu zen.
Kongresuko informazio gehiago hemen klikatuz.
Egindako kongresuak
- Kultur ondarea gizarte likidoetan: zer-nolako kultur ondasunak gorde garaikidetasunean (urria 2017): egitaraua deskargatu
- Kultur ondarearen generoa: bazterketak, isiltasunak, berdintasuna (urria 2016): egitaraua deskargatu
- Oroimenen museogintza: gatazken ondaregintza eta errepresentazioa (urria 2015): egitaraua deskargatu
- Zer eta nola erakutsi museoetan eta ondare-guneetan (urria 2014): egitaraua deskargatu
- Museoak eta ondare-guneak: publikoak ezagutzen (urria 2013): egitaraua deskargatu
- Ondare- eta museo-proiektuen etorkizuna: berrikuntzak krisialdian (urria 2012): egitaraua deskargatu y komunikazioen laburpenak deskargartu
- Kultur ondareen eta museoen errentagarritasun ekonomikoak eta sozialak (urria 2011): egitaraua deskargatu y komunikazioen laburpenak deskargartu
- Politika eta gizarte parte-hartzea ondare- eta museo-proiektuetan (urria 2010): egitaraua deskargatu y komunikazioen laburpenak deskargartu
- Museoak, kultur ondareak eta toki garapenak (urria 2009): egitaraua deskargatu y komunikazioen laburpenak deskargartu
- Museoak, kultur ondareak eta toki garapenak (azaroa 2008): egitaraua deskargatu y komunikazioen laburpenak deskargartu
- Museoak, kultur ondarea eta gizartea. Herritarren parte-hartzea eta esku-hartze publikoa (azaroa 2007): egitaraua deskargatu
- Museoak eta kultur ondarea globalizazioaren garaian: erronkak eta aukerak (azaroa 2006): egitaraua deskargatu