BURDINA HISTORIAN ZEHAR

2024/09/20 - 2024/12/01

"Burdina historian zehar"
Pirineotako burdinaren ibilbide europearraren museoak eta monumentuak ezagutuz 
ERAKUSKETA

Erakusketa ibiltari hau Oiasso Museoan ikusgai dago abenduaren 1era arte eta Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea elkarteak 2023an egindako argazki lehiaketaren emaitza da.

Pirinioetako Burdinaren Ibilbideak Okzitania, Andorra, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat leku zeharkatzen ditu, eta siderurgia-jarduerek utzitako industria-ondare aberatsa ikus dezakegu bertan. Ibilbidea Europako Kontseiluaren kultura-ibilbideen Europako Sarean sartu da.

2018an Irungo Udala "Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea" elkartean sartu zenetik, Irugurutzetako meatze-ingurunea ibilbidearen parte da. Bertan, siderurgiarekin lotutako hainbat udalerrik parte hartzen dute, Foru Aldundiarekin batera, industria-ondarea babestu eta ezagutarazteko, mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko eta kultura-turismoaren esparruko produktuak sortzeko. Bidasoa Activak eta Oiasso museoak Irugurutzetari balioa ematen eta hura sustatzen laguntzen dute. Bertan, Euskadiko minerala kiskaltzeko bateria garrantzitsuenetako bat eta antzinako galeria irekiak ditugu.

2023an, Ondarearen Europako Jardunaldietan, "Burdina historian zehar" lehen argazki-lehiaketa egin zen, sare horretako museo eta monumentuen ondare siderurgikoaren ezagutza sustatzeko. Ehundaka lagunek parte hartu zuten lehiaketan, eta orain, Andorran, Katalunian eta Frantzian arrakasta handia lortu ondoren, Irungo Oiasso Museora iritsiko den erakusketa honetan, argazki onenen aukeraketa bat ikus dezakegu.

Erakusketarako sarrera librea da.

Bisita gidatuak

Aurre erreserba beharrenzkoa da Irugurutzetako labeak eta meatzea bisditatzeko latunbatetan, 11:00etan.

Prezioa 5,75 €da helduentzat eta 4,00 €6 eta 14 urte bitarteko gazteentzat.

IrugurutzetakoSarrerak online erosten dira esteka honen bidez: http://oiassosarrerak.irun.org/

Bisitarako elkargunea Irugurutzetako meatzea dagoen natur ingurunea izango da, Irungurutzetako Interpretazio Zentruan.

Helduen eta ikasleen taldeek ere bisita gidatuak erreserbatzeko aukera dute museoaren irekiera-ordutegian.