Gordailua Oiasson: Bainua eta garbitasuna

Bainua eta garbitasuna

2025/03/31 - 2025/09/01

Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai dauden objektuak Gordailuan gordetzen dira, eta Oiasso Museoaren bitartez kultur ondare kolektibo hori partekatzea dugu helburu.

Gordailua Oiasson ekimena Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta, haren bidez,Oiasso Museoak Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroko pieza etnografikoak erakusten ditu, gune espezifiko batean. 2019an hasitako lankidetza honek 2025an jarraituko du bainua eta gabbitasunarekin lotutako piezen bilduma batekin.

Antzinako zibilizazio guztien artean, erromatarrek izan zuten bainu eta norberaren garbitasunarekiko pasiorik handiena. Oiasso museoko bitrinetan hainbat pieza arkeologiko ikus daitezke, garbiketa eta gorputzaren zaintzarako erabiltzen ziren tresnak, Oiassoko terma erromatarretan eta Irungo beste aztarnategietan aurkitu direnak: matxardak, orraziak, ile-orratzak, ukenduak gordetzeko botilak, koilarak,…

Baina erromatar munduan bainua ez zen higiene kontua soilik. Terma publikoek masaje eta depilazio gelak zituzten, ariketa egiteko guneak, arte lanak erakusteko espazioak, eguzkia hartzeko lekua edo baita jan eta edateko tokiak ere zituzten. Terma publikoak erromatar munduko bizitza sozialaren eta aisialdiaren oinarrizko erakundea ziren.

Antzinako Erroman ez bezala, gure kulturan bainua esperientzia pribatua da, etxean zaintzen dugu itxura. Ongizatea edo masajea, estetika, ile-apandegi eta horrelakoak, beste establezimendu espezializatuetan egin ohi dira. Honela bada, horietako zenbait toki, gure eguneroko bizitzaren hainbat istorioen testigu izan da, esate baterako Irungo Peluqueria César historikoa.

Doako sarrera