Gordailua Oiasson

Zigiluak eta zeramika

2024/01/15 -2025/01/10

Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai dauden objektuak Gordailuan gordetzen dira, eta Oiasso Museoaren bitartez kultur ondare kolektibo hori partekatzea dugu helburu.Gordailua Oiasson ekimena Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta, haren bidez,

Oiasso Museoak Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroko pieza etnografikoak erakusten ditu, gune espezifiko batean. 2019an hasitako lankidetza honek 2024an jarraituko du fabrikatzailearen zigiluekin eta zeramikarekin lotutako piezen bilduma batekin.

Tailerrek hainbat marka, zigilu eta tanpoi erabiltzen dituzte beren produktuak identifikatzeko, eta markatuta utzi dituzten sorkuntzak bezain askotarikoak dira. Oiasso hiri zaharraren gainean Irunen aurkitutako erromatarren garaiko aztarna arkeologikoen artean, Terra Sigillatako zeramikazko ontziak daude. Mahaiko ontziteria mota horren izena da bertako ale askok egiten zituzten buztingileen markak edo zigiluak (sigillum) dituztelako.

Zeramika arkeologiako protagonista handia da, baina zeramika ez da soilik dokumentu historiko edo arkeologikoa; antzinatik zeramikariek beren produktuak artelan bihurtu dituzte. Eta Irungo Porcelanas Bidasoa fabrika enblematikoaren zigiluak garai garaikidean ekoitzitako loza fin ederrenetako batzuk bereizi ditu.

Gordailuko beira-arasak hainbat motatako zigiluen bilduma eta Porcelanas Bidasoaren ontzi bat erakutsiko ditu, Irungo enpresak lortutako kalitatearen erakusgarri. Pieza etnografiko hauek ekainaren amaiera arte ezagutu ahal izango dira.