Kostaldeko sukaldaritza
Erromatarren sukaldaritzak konkistatu egin gintuen, sotilki baina betirako, eta horixe azaldu nahi dugu erakusketa honetan. Sukaldean hasten da, K.a. II.mendearen hasiera aldean, baskoiok erromatarron presentzia nabaritzen hasiginenean, eta egungo gure jatetxeetako mahaietan bukatzen da.
Erakusketa honen bidez, nabarmendu nahi dugu zer-nolako garrantzia izan zuenerromatar sukaldaritzak kolonizazio lanean. Beren dieta eta beren produktuen merkatu oparoa ezarrita, gure sukaldaritza garatzen hasi ziren erromatarrak, eta, mendeetan barrena teknika eta produktu berriak gehituta, leku gorenera iritsigara munduko sukaldaritzaren abangoardian.
Sarrera doan.
Ordutegia
- Asteartea-larunbata: 10:00 - 20:00
- Igandea: 10:00 - 14:00
Uztaileko eta abuztuko Bisita gidatuak
- Asteartean, 11: 00etan. Prezioa: 3 €
- Osteguna, 18: 30ean. Prezioa: 3 € + 2,5 € (pintxo-pote aukerarekin)
Haurrentzako tailerrak
Txikienek ere erromatarren garaiko sukaldaritza ezagutu nahi izan dute eta bi tailer ezberdin egin dituzte, "Euskal kostaldeko sukaldaritza" erakusketaren barruan.
Zootropo tailerrerako dokumentuak deskargatzea:
Domus erromatarra egiteko dokumentuak deskargatu: