MARTXOAK 8

ITZIAR ARETXAGARI ELKARRIZKETA ETA "OIASSOKO EMAKUMEAK" MONOLOGOAK

 
ITZIAR ARETXAGA

(Bilbo, 1965)

20220220 102314ASTROFISIKA

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Oiasso Museotik astrofisikan erreferentzia den emakumeetako bat hurbilagotik ezagutu nahi izan dugu. Emakume eta goi mailako zientzialari den honekin hitz egiteko aukera izan dugu, bere lanari buruz, bere azken ikerketei buruz, eta nola ez, emakume zientzialari gazteen inguruan lanean ari den egitasmoaz ere hitz egin dugu, eta urpeko argazkigintza egitearen bere zaletasunaz, eta euskarari buruz ere, eta abar…

Deskargatu Itziar Aretxagari egindako elkarrizketa

 

"oIASSOKO EMAKUMEAK" MONOLOGOAK
NOIZ: MARTXOAK 4 ostirala 19:00tan
NON: OIasso Museoan

P1150509Irungo Udalak datorren asteartean Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta prestatutako jardueren programa argitaratu du.  Jardunaldi horren inguruan, hilabete osoan, hainbat eta hainbat proposamen antolatu dira udaleko Berdintasunerako zerbitzutik, beste departamentu batzuen eta hiriko emakume elkarteak eta/edo elkarte feministen laguntzarekin.Aipatzekoa da berdintasun printzipioa zeharkakoa dela programan. Izan ere, udal arlo batek baino gehiagok parte hartu dute hura osatzen, hala nola Gazteria eta Kultura arloek, eta, lehenengo aldiz, Oiasso Museoak ere parte hartu du ekimenean, hilaren 4ko bakarrizketen antolaketan parte hartuta eta Itziar Aretxaga Mexikon bizi den euskaldun astrofisikoari egindako elkarrizketa programaren barruan sartuta.

 
15-20 minutuko iraupena duten hiru bakarrizketek duela 2.000 urteko Oiassoren historiara hurbilduko digute. Erromatarren garaiko errealitate desberdinak biziko ditugu hiru emakumeren begiradaren bidez: emakume alargun bat, baztangaren gaixotasuna pairatzen duena, baina zailtasunak dituen arren, seme-alabak aurrera ateratzeko borrokatzen duena, bere emazteari termetara laguntzen dion esklabu bat, bere askatasuna erosteko aurrezten ari dena eta goi mailako emakume batek ikasketekin jarraitzeko dituen zailtasunak azalduko dizkigu. Garai hartako emakumeek salatzen zituzten diskriminazioari eta bidegabekeriei buruzko gogoetak.