URRIAK 18, ostirala 18:00
Doako sarrera.
Erakusketa HISTORIA - ZIENTZIA Zikloaren barruan inauguratuko da: Emakumeak: sexua eta ugalketa. Kontatu gabeko istorioa
Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak abian jarri dute "Historia – Zientzia" urteko zikloaren bigarren edizioa. Ziklo honen helburua da osasun-ikerketak eta ezagutza zientifikoak historian zehar gizartearen aurrerabidean izan duten eta izaten jarraitzen duten eragina zabaltzea. Horretarako, elkarrizketa-formatu batean, bi erakundeek partekatzen eta osatzen dituzten gaiak jorratuko dituzte: zientzia, dibulgazioa, historia eta osasuna.
Gizartearen eta pertsonen osasun-egoera eta bizi-kalitatea, besteak beste, osasun publikoaren, osasun-arretaren edo hirigintzaren arloetan egindako aurkikuntza zientifikoek eta horietatik eratorritako jarduerek zehazten dute.Oiassoko Museoa, bere hurbiltasunagatik, ingurune aproposa da egindako bide hori zabaltzeko eta gai horien inguruko eztabaida eta elkarrizketa proposatzeko.
Informazio gehiago eta zikloaren PROGRAMA: https://www.oiasso.com/eu/cursos-y-congresos/historia-zientzia-zikloa-2
Hasiera | 18-10-2024 18:00 |
Amaiera | 18-10-2024 19:00 |
Tokia | Oiasso Erromatar Museoa |
Asteartea, Asteazkena, Osteguna eta Igandea:
10:00-14:00
Ostirala eta Larunbata:
10:00-14:00 / 16:00-19:00
Asteartetik larunbatera:
10:00-20:00
Igandeetan:
10:00-14:00
Bisita gidatuak (ordua eskatzeko telefonoa 943 639 353).
Igandero 11:00etan: Partikularrentzako bisita gidatua Xantalen aztarnategi arkeologikora. PREZIOA: 5,75 €