ZIENTZIA - HISTORIA ZIKLOA

Ura, Historia eta Zientziari buruzko ziklo berri baten lehen protagonista

Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak indarrak batu dituzte "Zientzia – Historia – Zientzia" urteko zikloa martxan jartzeko. Ziklo honen helburua da herritarrek ezagutzea osasun-zientziak gure gizarteak historian zehar izan duen zeregina, eta horri buruzko eztabaidak eta hausnarketak bultzatzea. Horretarako, bi erakundeek partekatzen eta osatzen dituzten tresnak eta gaiak erabiliko dituzte: zientzia, dibulgazioa, historia eta osasuna. Higiene, osasun eta medikuntza neurri askok gure bizi-kalitatea hobetu dute, bai banakakoa eta baita kolektiboa ere; hiriak antolatzeaz gain, hirigintza, eraikinak eta instalazioak ere aldatu ditu. Oiassoko Erromatar Museoa, bere hurbiltasunagatik, ingurune aproposa da egindako bide hori ezagutzera emateko, baita osasuna, osasungintza, zahartzea edo gaixotasuna bezalako gaien inguruko eztabaida eta elkarrizketarako proposamena egiteko ere.

Ziklo honi hasiera emateko, ura izango da gai nagusia. Hala, 2023an, "Ura, bizitza iturri" izenburupean, hainbat jarduera egingo dira urriaren 23tik 26ra bitartean Oiasso Museoan.

Jarduera guztiak 19:00etan izango dira Oiasso Museoan edo bertatik abiatuta eta doakoak izango dira.

EGITARAUA
 
Urriaren 23a, astelehena 19:00tan 

Aizpea Goenaga eta Itziar Vergara, Biogipzukoako zuzendaria, bien arteko solasaldia, "Historia eta Zientzia: uretan islatutako bi begirada" (gaztelaniaz)

Urriaren 24a, asteartea 19:00tan 

Biogipuzkoako Neurozientzien arloko buru den Adolfo López de Muniainen hitzaldia “Ura eta Osasuna” (gaztelaniaz) 

Urriaren 25a, asteazkena 19:00tan 

Zinea eta solasaldia Cristina Ubani eta Mertxe Urteagarekin.

- L'aigua a les termes o banys públics d'Ilturo a ca l´Arnau.
- Ingenieria romana: Acueductos II 

Urriaren 26a, osteguna 19:00tan 

OHARRA!! Gaur Urriak 26, ostegunerako aurreikusita dagoen "Irungo iturri esanguratsuenen" bisita gidatuak formatua aldatuko du arrazoi meteorologikoengatik, eta Irungo Oiasso Museoko Portu Aretoan egingo da 19:00tan. 

Koldo Garcíaren eskutik, eta uraren inguruko poemen irakurketa Aizpea Goenagak eta Ana Pérezek