Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB XXV.  BIDASOKO NAZIOARTEKO ZINEMALDI  ARKEOLOGIKOA 

2025ko Azaroak 10-15

FICABek bere 25. edizioaren deialdia irekita du filmak aurkezteko

Bidasoko 25. Zinemaldi Arkeologikoaren zinemaldia (FICAB) azaroaren 10etik 15era izango da. FICABek jakinarazi du jada irekita dagoela filmak aurkezteko deialdia.

Edozein generotako filmak – dokumentala, erreportajea, ikerketa, fikzioa, etab. – eta edozein iraupenekoak – laburmetraiak, erdi-luzekoak edo luzeak – parte har dezakete jaialdian, edonolako nazionalitateko pertsona edo erakunde publiko edo pribatuak ekoitzitakoak, eta gaiak arkeologia eta bere teknikak, etnoarkeologia, ondare arkeologikoa eta haren kontserbazioa inguruan izatea beharrezkoa da.

Lanak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da, eta ondoren dokumentalen aukeraketa prozesua egingo da.

Jaialdiaren oinarriak webgunean kontsulta daitezke honako lotura honetan: https://www.ficab.org/ficab/down/servicios/2025_FICAB_Bases_Conditions.pdf

Pelikulak online izena emateko, izen-emate orria eta filma helbide honetara bidali behar dira: 

Era berean, pelikula Festhome online plataformaren bidez ere izena eman daitezke honako lotura honetan: https://filmmakers.festhome.com/f/1213

Informazio gehiagorako, Oiasso Museora (Eskoleta, 1 - 20302 Irun Gipuzkoa) jo daiteke,  helbidera idatziz edo 943639353 telefonora deituz

Edizio honetan emango diren sariak honakoak izango dira:

Jaialdiaren Sari Nagusia: 2.000 euro

Publikoaren Sari Berezia: 1.000 euro
EITB Generoaren Perspektibaren Sustapen Saria: 1.000 euro
Hezkuntza Ataleko Saria: 750 euro
Arkeolan Saria Zientzia Dibulgaziotarako: Diru-sari gabe

Sail ofizialeko epaimahaiak ikus-entzunezko eta arkeologia alorretako prestigio handiko profesionalez osatua izango da, eta bere ebazpena jaialdiaren itxiera ekitaldian emango da, sariak banatuko diren unean.Bigarren urtez jarraian, EITBk Generoaren Perspektibaren Sustapen Saria emango dio historiaren eta arkeologiaren ezagutza parekidean hurbiltzen laguntzen duen filmik onenari.Hezkuntza Atalean, pedagogia lanari emandako saria jaialdiko kideek osatutako epaimahaiak emango du, eta 750€ko sari bat izango du, jaialdiaren itxiera ekitaldian jakinaraziko dena.Arkeolan Fundazioak bere saria emango du, Fundazioko adituen balorazioarekin. Eta Publikoaren Saria eskuratuko da parte-hartzaileen botoekin, jaialdiko filmen proiekzio bakoitzaren ostean, bozketen bidez.FICABen edizio berriaren antolakuntza ilusioz hasi da, kalitatean eta ikusle kopuruan hazten jarraitzeko helburuarekin, bai zinema aretoetan bai online formatuan.

 Zer da FICAB?

Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren Jaialdia 2001. urtean hasi zen egiten Arkeologia gizarteari ezagutzera emateko eta hurbiltzeko, Arkeologiari eta Ondare Arkeologikoari buruzko film dokumentalen bidez. 

Bere laugarren ediziotik aurrera, 2004an, jaialdia lehiaketa bihurtu zen eta hortik aurrera hiru sari banatzen ditu: Jaialdiko Sari Nagusia, Publikoaren Sari Berezia eta zientzi dibulgazioaren Arkeolan Saria. 2006. urtean Fedarcinen sartu zen, Arkeologia eta Ondasun Zinemaldien federazio europarrean, eta nazioarte mailako epaimahaia du orduz geroztik.

Urtero egiten da jaialdia eta bertan biltzen dira historiari eta arkeologiari buruzko dokumentaletan adituak diren ekoiztetxe ospetsuenak nahiz ikerketa arkeologikoaren kalitateak bermatutako ekoizpen txikiak. Ikasleei zuzendutako hezkuntza atala ere badu 2015. urteaz geroztik.

Jaialdi honi buruzko informazio guztia www.ficab.org webgunean ikus daiteke.

Edozein informaziorako Oiasso Museoarekin harremanetan jarri (Eskoleta, 1 20302, Irun Gipuzkoa),  helbidean edo 943 63 93 53 telefonoan.

WEB ARKMO banner 900x500 sinLOGOS
Klik argazkian laburmetraiak ikusi ahal izateko