"ZER NOLA NORK" proiektua

ZER/NOLA/NORK...
Gazteek erromatar mundua eta Oiassori buruzko galderak luzatuko dituzte eta gu adietuekin harremanetan jarriko gara, galdera horiei erantzunik egokiena bilatzeko.
Ikasteko modurik egokiena galdetzea da. Eta historiak gutxitan erakusten dizkigu iraganeko historiaren bitxikeriak, emozioak, harreman ohiturak, festak, musika etab… eta galdera horiei lekua egin nahi diegu museoan. Proiektu honetan gazteen jakin mina eta gogoa sustatuko da, euren galderei lekua emanez. Ikastetxeetatik datozen gazteak, familiekin museoa ikustera etortzen direnak, edota historiarekiko zaletasuna dutenentzat "txoko" bat sortzea da gure asmoa. Benetako foro bat, non gazteeek bereziki galderak luzatu ahal izango dituzten. Galderak eguneroko bizitzatik hasita: zer jaten zuten, zenbat urterekin hasten ziren lanean, gerrara joan behar ote zuten, neskek erabaki ote zezaketen norekin ezkondu, zer egiten zuten aisialdian, nolakoak ziren festak, etab... baita zientziari lotutakoak ere, edota espiritualitateari edota emozioei, edo bizitza eta gizarte antolakuntzari buruzkoak. Eta galdera hauek adituei luzatuko dizkiegu eta euren jakinduria partekatuko dute modu erakargarri batean. Foroaren izpiritua, gizartearen parte hartzea da eta museotik berezirik gazteei zuzendurik jakinahiaren asetzea lortu nahi dugu.
ZER NOLA NORK 2024
-
Ba al dakizue nor ziren gure arbaso neandertalak?Fernanda Sanchez Goñiren erantzuna, Bordeleko Unibertsitateko irakaslea
-
Emakume erromatarrek parte hartzen al zuten bizitza ekonomikoan?Cristina Rosillo Lópezen erantzuna, Sevillako Pablo de Olavide unibertsitateko iraskaslea
-
Badakigu Antzinaroan tatuajeak egiten ziren eta zergatik??Elena Miramontes Seijasen erantzuna, ikertzaile eta irakaslea.
-
Zertarako balio zuten anforak?Jordi Pérez González erantzuna, Alcalá unibertsitateko iraskaslea
-
Erroma bazuen beste luraldeekin harremanik?Jordi Pérez González erantzuna, Alcalá unibertsitateko iraskaslea
-
Egia al da aintzinateko egiptoko iñude batek zaintzen zuen umea hiltzen bazitzaion, beste ume batekin ordezkatzeko betebeharra zuela?Maddi Izaguirre Ayestaranen erantzuna, Pariseko Sorbona unibertsitateko doktoregaia
-
Mertxek zer egiten du?Mertxe Urteagaren erantzuna, Arkeologoa
-
Nola aurkitu zenuen Irungo erromatar portua? Zergatik Santiago kalean?Mertxe Urteagaren erantzuna, Arkeologoa
-
Zer da fotogrametria?Jose Martínez Rubioren erantzuna, Valladolideko Unibertsitateko irakaslea. Topografoa
-
Animaliak inka zeramikan duen garrantzia ikusi nahi?Pamela Maldonadoren erantzuna, Museo Arqueológico Andino de Chile
-
Inken mailuak ezagutu nahi dituzu?Pamela Maldonadoren erantzuna, Museo Arqueológico Andino de Chile
-
Erromatarrek antzerkia gogoko zuten?Aizpea Gooenagaren erantzuna, zuzendaria, aktorea, gidoilaria eta idazlea
-
Erromatarrek barre egitea atsegin zuten?Aizpea Gooenagaren erantzuna, zuzendaria, aktorea, gidoilaria eta idazlea