Ikasleak eta Irakasleak
Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak (HKES) halako jarduera batzuk proposatzen ditu bereziki diseinatuak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat, bisita gidatu dinamizatuen eta animazio tailerren bidez, eskola curriculumaren diseinuarekin batera koordinatzen direnak. Era berean, beste curriculum helburu batzuetara eta Latina edo Kultura Klasikoa bezalako irakasgai espezifikoagoetara egokitu daitezke programak.
Bisita prestatzeko eta talde bakoitzaren hezkuntza beharretara zein jarduera egokitzen diren hobeto ikusteko, HKESek kontsulta eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen die irakasleei.