Lehen hezkuntza

1. Oiasso museoa + “Alea iacta est” tailerra
Museoko bilduma iraunkorrean barrena bisita gidatu bat egin, eta populazio indigena eta antzinako erromatarrak nola bizi ziren ikusiko dute ikasleek, baita eguneroko bizitzan zer-nolako objektuak erabiltzen zituzten ere. Bisitaren ondoren, berriz, ikasitako edukiak finkatzen lagunduko du “Alea iacta est” tailerraren alderdi ludikoak, erromatarren garaiko zenbait jolasen bidez.
- Iraupena: Bi ordu
- Toki kopurua: 8-25 ikasle