Bigarren Hezkuntza
1. Oiasso museoa + “Egiptoko misterioak” tailerra
Erromatarren garaiko bizimodua ikusiko dute ikasleek, arkeologoek aurkitutako objektuen bitartez, eta, museoa bisitatu ondoren, antzinako Egiptoko munduan eta Osirisen mito ezagunean murgilduko ditu tailerrak. Horrela, ulertuko dute zer-nolako garrantzia ematen zitzaion heriotzari eta beste munduan sinesteari, eta, gainera, idazkera hieroglifikoaren oinarrizko printzipioetara hurbilduko dira.
- Iraupena: Bi ordu
- Toki kopurua: 8-25 ikasle
2. Oiasso museoa + Xantalengo nekropolia
Proposamen honek Museoko bildumaren bisita eta in situ kontserbatutako aztarnategi arkeologiko batena (Xantalengo nekropoli edo hilerriarena) konbinatzen ditu. Xantalengo nekropolia 2.000 urtean baino gehiagoan erabili da leku sakratutzat, jarraituki, eta, bisitaren bidez, historian zehar hiletetarako eta kulturako baliatu den leku baten bilakaera ulertuko dute ikasleek.
- Iraupena: Bi ordu
- Toki kopurua: 8-25 ikasle
3. Oiasso museoa + “Erroma eta zinema” tailerra
Museoko bisita dinamizatuaren bitartez, erromatarren garaiko bizimodua ikusiko dute ikasleek, eta, ondoko tailerrean, berriz, Erromako historian murgilduko dira, ikusizko ikaskuntza metodologia dinamiko baten bitartez: antzinako pelikula mutuen erako film labur bat egin, eta Romulo eta Remoren istorioa eta Erromaren fundazioaren mitoa interpretatuko dituzte.
- Iraupena: Bi ordu
- Toki kopurua: 8-15 ikasle
4. Oiasso museoa + Mosaiko tailerra
Jarduera honek Museoko bisita dinamizatua eta eskulanak egiteko tailer didaktiko bat konbinatzen ditu. Lehenik, Oiasso erromatar hiriko eguneroko bizimodua ikusi, eta, tailerrean, azalduko da mosaikoak erabiltzen zirela zorua apaintzeko. Azkenik, artelan bana egingo dute ikasleek, teselak baliatuz; horrela, milaka urteko teknika bat ikasiko dute.
- Iraupena: Bi ordu
- Toki kopurua: 8-15 ikasle
5. Oiasso museoa + “Arkeolab”: arkeologia tailerra
Museoko bisita gidatuaren bitartez, arkeologoek Oiassoko hondeaketa lanetan aurkitutako erromatar piezak ikusiko dituzte ikasleek, eta, ondoko tailerrean, berriz, arkeologia lana berregingo dute, praktikoki, hondeaketa lanetan eta laborategian erabiltzen den metodologia gertutik ezagutzeko; laborategian, gainera, materialak aztertuko dituzte.
- Iraupena: Bi ordu eta erdi
- Toki kopurua: 8-12 ikasle