Oiasso Tour
Ibilbide turistiko honek Bidasoa-Txingudi eskualdearen bihotzera eramango gaitu ibilbide oso baten bidez, arkeologia, industri ondarea, natura eta gastronomia barne direla. Oiasso Tour pack-ean, Euskadi Turismok esperientzia Top aukeratua, museora bisita gidatua eta Irugurutzetako meatze ingurura bisita sartzen dira, eta baita bazkaria ere Ola sagardotegian, izen bereko antzinako burdinolan dagoena.
Bisita hauek gutxieneko 10 pertsoneko taldeentzat zuzenduta daude.
Aste bete lehenago erreserva egitea beharrezkoa da Oiasso Museoko telefonoan: 943 63 93 53