Ark Mo - Hezkuntza saila

ARK-MO SAILA

FICAB 2022ko edizioan ARK-MO izeneko ekimen berri bat jarri genuen martxan. Gazteak, Zinema, Ondarea, Kulturaren Zabalkuntza, Lurralde ezberdinetako ikastetxeak, Sormena eta Talde lana dira egitasmo honek bultzatu nahi dituen gai nagusienak.  

Proiektu honek, ikasleek  beren ingurunetik hurbil dagoen arkeologia edo historia-ondarea sustatzeko eta ikus-entzunezko baten bidez zabaltzeko aukera ematen du. Ikasleek aukeraketa-, ikerketa- eta sintesi-lan bat egin behar dute ingurune edo pieza arkeologiko bat erakusteko eta balioesteko, ikus-entzunezko baten bidez.

Ikasleak motibatu nahi ditugu, beren inguruneko arkeologia-aberastasuna ikuspegi sortzaile batetik ezagutu eta partekatu ahal izan dezaten.

Ikastetxeek beraien ikasleekin inguruan duten ondareari buruz sortutako film laburrak (5 minutu) aurkeztu dezakete zinemaldian, urriaren 15 a arte.

FICAB Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa. Hezkuntza Saila

ARK-MO egitasmoa: Ikasleek euren inguruko ondareari buruz egindako film laburrak

Izen emate epea eta filmak entregatzeko epea: 2023 ko URRIAK 15 arte

Parte hartzaeko Oiasso Museoarekin harremanetan jarri zaitezte: 943 63 93 53 edo

FICAB 2024

    • AMAIUR GAZTELUAREN SETIOA 1552 URTEAN
      Hiriondo ikastolako ikasleak egindako laburmetraila (Baiona)
    • EUSKARAREN DEBEKUA ESKOLETAN
      Urruñako ikastolako ikasleak egindako laburmetraila (Urruña)
    • EMAKUMEAK ERRESISTENTZIAN. COMÈTE IHESBIDE SAREA
      ZIBURUKO Piarres Larzabal kolegioko Euskaraz Bizi taldeko ikasleek egindako laburmetraila
    • VENI, VIDI, VICI EDO IRITSI, IKUSI ETA IRABAZI. SAN MARTZIALGO BUNKERRAREN GARBIKETA
      Irungo Toki Alai ikastetxeko ikasleak egindako laburmetraila
    • IRUNGO ADUANA: MUGAKO GELDIALDIA
      Irungo San Vicente de Paul ikastetxeko ikasleak egindako laburmetraila
    • LA ADUANA
      Irungo San Vicente de Paul ikastetxeko ikasleak egindako laburmetraila
    • ARDITURRIKO TRENBIDEA
      Errenteriako Orereta Ikastolako ikasleak egindako laburmetraila

FICAB 2023

      • OIASSO
        GUREAK eko ikasleek egindako laburmetraila
      • URDANIBIAKO ERROTARI BUELTAKA
        IRUNGO SAN VICENTE DE PAUL ikastetxeko 4. DBH mailako ikasleak egindako laburmetraila
      • ITSASOKO ZAINDARI, HERRIAREN ARMARRI: SOKOAKO GOTORLEKUA
        ZIBURUKO Piarres Larzabal kolegioko Euskaraz Bizi taldeko ikasleek egindako laburmetraila
      • SCRIPTA MANENT (LATIN IDATZIAREN PRESENTZIA ERRENTERIAN)
        ORERETA Ikastolako 4. DBH latineko ikasleek egindako laburmetraila
      • SCRIPTA MANENT
        ORERETA Ikastolako 4. DBH latineko ikasleek egindako laburmetraila
      • GURE ARBASOEN ARRASTOAK
        LEZO Instututuko 2. DBH kasleek egindako laburmetraila
      • KALE NAGUSIA
        LEZO Instututuko 2. DBH kasleek egindako laburmetraila

FICAB 2022

    • GAZTELUZAR BOST MENDE BIDASOAKO ZAINDARI
      Toki Alai - Irun
    • HERRI BAT, HAMAIKA ESTRATEGIA
      Toki Ona - Bera
    • OROITHARRIAK
      Zibouruko Piarres Larzabal
    • TABLA DE RAPE
      Los Andeseko unibertsitatea (Txile)
    • MAKKA
      Los Andeseko unibertsitatea (Txile)