Dies Oiassonis: Jaialdia
Dies Oiassonis
Irungo XIV. Jaialdi Erromatarra
2024ko Uztailak 11-14
Amaitu da jada Dies Oiassonis jaialdia, Irungo iragan erromatarraren ospakizuna, inoiz baino jende gehiagok parte hartu duena!
Historia, aisia, entretenimendua eta gastronomia uztartzen dituen udako ekitaldi handia.
Aurten ere gora egin du jaialdiak, gure iragan erromatar aberatsaren testuinguruan jende ororentzako jarduera ugari antolatuta, horrela gure inguruan eskaintza paregabea eskainiz.
Birsortze historikoak, horien artean Navigium Isidis edo Isis jainkosaren omenezko prozesioa, eta zirku erromatarra, antzerki emanaldiei eta esperientzia gastronomikoei gehituko zaizkie, jaialdiaren ohiko formatua berreskuratuz. "Navigium Isidis" ekitaldi nagusiaz gainera, izango dira beste batzuk ere, hala nola "Circus Romanus" klasikoa, "Erromatar Pintxoaren Ibilbidea" eta abar.
2024ko Dies Oiassonis jaialdiaren programa osoa deskargatu hemen.
NAVIGIUM ISIDIS
Nabigazio denboraldia berriz irekitzeko Isis jainkosari eskainitako prozesioa, Dies Oiassonisetan birsortzen da, pertsona askoren parte-hartzeari eta lankidetzari esker.
Jaialdian parte hartzea gustatuko litzaizuke, ez bakarrik ikusle gisa, baizik eta barrutik biziz eta egun batez erromatar bihurtuz? 943 63 93 53
Aurten, berrikuntza gisa, eta jaialdiaren aurreko ekintzen artean, honako hauek antolatu ditugu:
Tailer bat: ERAIKI ZEURE ITSASONTZIA! Bertan, 8-12 urteko haurrek beren itsasontzi erromatarra eraiki ahal izan zuten.
Udako ikastaro bat EHUrekin elkarlanean "MODA, INFLUENCERS ETA NEGOZIOA: JANZKERA ETA APAINDURA PERTSONALA ERROMATAR INPERIOAN" izenburupean
Kurtso hau Elena Torregaray Pagola eta Goizane Urrutia Gutiérrezek antolatu dute. Helburua Zesarren garain janzkera eta apaingarri pertsonalek zeukaten garrantzia azpimarratzea, adierazle sozialaren neurtzaile, publikoki nabarmentzeko tresna eta merkatarientzako aberastun iturriak bezala.
Ikastaroaren programa hemen: "Moda, influencerrak eta negozioa: erromatar inperioko janzkera eta apaingarri pertsonalak" ikastaroa.
Xehetasunez, programak proposamen finkatuak eta hirian oso ezagunak direnak bildu zituen, hala nola Isis jainkosaren ohorez egiten den “Navigium Isidis” prozesio tradizionala, ohiko Zirku Erromatarra eta erromatarren munduari buruzko birsorkuntza historiko mitikoak.
Jaialdiak "oso aho-zapore ona"izan du.
Gastronomia aurtengo protagonista nagusietako bat izan da: Arrain Zopa Lehiaketa, eta, horrez gain, "Convivium in Circus Romanus" erromatar estiloko afaria, hainbat ikuskizun barne. Bestalde, Pintxo Erromatarraren Ibilbidea ere egin da, garai hartako sukaldaritzako hainbat proposamen gozatzera gonbidatuz, hiriko hogei jatetxetan barrena.
Zinemaldi bikaina
Beste erakargarri nagusietako bat zinema izan da. Aurten, Bizinemak erromatarren iraganera bidaia bat egitea proposatu du, "La Vida de Brian" filma ikusiz.
Antzerki-eskaintza erakargarriarekin osatzen da jaialdia, eta hainbat ikuskizun egon dira, hala nola "Clitemnestra", Natalia Milánen eskutik. Ondoren, "Lavinia" obra, Ursula K. egile estatubatuarraren izen bereko eleberrian oinarritutako "La Eneida" klasikotik datorrena, eta "Bona De" ikuskizuna, Oiasso museoko antzerki-taldearen eskutik.
"Estilo handiko" jaialdi bat
Aurten, modaren berri ere izan da programan togen, tuniken eta txanbileten inguruan. Erromatar jantziei buruzko ikastaroak ere, aukera eman dute erromatarrek beren jantziak egiteko erabiltzen zituzten materialak bertatik bertara ezagutzeko.
Kartela
Sarah Grandes irundarra da Dies Oiassonis jaialdiaren XVI. edizioko kartelaren egilea. Erromatar garaira garamatzan kartel bat da, oso estilo markatukoa eta gama kromatiko mugatua duena, honela azaltzen du egileak: "Kartela hiru zatitan banatzen da: goialdean, Irungo portu erromatar zaharra agertzen da, eta erdialdean, berriz, Higerreko brontzeak, Minerva, Ilargia, Marte eta Eguzkiaren irudiak irudikatzen dituztenak. Behealdean, erromatar jaialdiaren informazio praktikoa agertzen da", azaldu du Grandesek.
Dies Oiassonis 2018 Flickr-en