Irugurutzetako Meatzeak itxita

IRUGURUTZETAKO INTERPRETAZIO ZENTRUAREN ITXIERA ETA BISITA GIDATUAK BERTAN BEHERA  

imagenPROYEC IrugurutzetaIrugurutzeta ingurunearen berregokitzapen eta birgaitze lanak direla eta datorren urtarrilaren 31tik aurrera bisita gidatuak etengo ditugu.

Oiasso Museoak asteburuetako bisita gidatuen eskaintza indartuko du, aldez aurretik erreserbatuta 943 639353: 

Larunbatetan, OIASSO MUSEOAren bilduma iraunkorraren bisita gidatuak. 11:00 gazteleraz eta 12:00 euskaraz.

Igandeetan, Santa Elena ermitako NEKROPOLIAren bisitak jarraituko du, Irun Erromatarra ibilbidearen barruan (TIR), 11:00 gazteleraz eta 12:30 euskaraz

ERRESERBA egitea beharrezko da 943 63 93 53 telefonoan edo SARRERAK Oiasso Museoaren webgunean eskuratu:

www.oiasso.com

https://oiassosarrerak.irun.org/

Hiriaren iragan erromatarraren ezagutza erosoagoa eta eskuragarriagoa da orain.

Irugurutzetako ondare eremuan meatze galeriak eta minerala erretzeko labeak daude.

Aiako Harriko eta haren inguruko meatzeak ustiatzen erromatarren garaian hasi baziren ere, Irugurutzetan ikus daitezkeen egiturek zerikusia dute XX. mendeko meatze jarduerarekin, burdina erauzteko lanarekin. Erauzten zuten lekuetatik eta burdinbideetan barrena, plano inklinatuan zehar, bagoneta batzuetan eramaten zuten burdin mea labeetaraino. Edo bestela airez, pertza batzuei zintzilik eusten zien kable sistema baten bidez. Hara iristean, labeetan erretzen zuten oxido bihurtzeko eta hala bere metal legea areagotzeko.