Xantalen Nekropolia

XANTALEN ERMITAK ATEAK BERRIRO IREKIKO DITU

Xantaleneko ermitaren barrualdeko hobekuntza-lanak amaitu dira.

Erdi Aroko Xantalen ermitaren barnean aurkitu zuten Oiassoko nekropolia edo hilerria. Zenbait ontzi aurkitu dira, barruan hautsekin, hileta ostilamenduekin batera, esate baterako, zeramikazko ontziak, acus crinalis edo ilerako hezurrezko orratzak, eta fibulak, aurkitutako piezetako batzuk aipatzearren.

Objektu guztiz bikainen bildumak ditu barnean, okupatzaileek zuten bizi mailaren erakusgarri, Atlantikoaren bazterreko erromatar hirietako hiri giroen oso parekoak.

Hilobiekin batera bi eraikinen zimenduak aurkitu ziren, mausoleotzat hartu zirenak. Haietako bat, neurri handiagokoa, Guillermo Sancho, Akitaniako Dukeak berrerabili zuen X. mendean tenplu kristau gisa, aldare bat jarrita. Gune horren erlijio erabilerari eutsi zaio gaur arte, egun ikus daitekeen ermitaren eraikuntzarekin.