Planifika ezazu zure bisita

Oiassoko bilduma ikusteko bisita modu autonomoan egiteko diseinatua da. Gainera museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu edukietan sakondu ahal izateko eta haiek modu parte hartzaileagoan ezagutzeko. Bisita gidatuak bakarka nahiz taldean egin daitezke eta aldez aurretik ordua eskatu behar da.
Museoko irteerak:
- Bisita Xantalen aztarnategi arkeologikora, igandero TIR (Tour Irun Erromatarra) aplikazioarekin:
11:00tan gazteleraz
12:30ean euskaraz
- Oiasso Museora bisita gidatua, larunbatero:
11:00tan gazteleraz
12:00tan euskaraz
- Irugurutzetako inguruneko bisita gidatuak bertan behera geratu dira Irugurutzeta inguruneko berregokitzapen eta birgaitze lanak bukatu arte.
ERRESERBA egitea beharrezko da 943 63 93 53 telefonoan edo SARRERAK Oiasso Museoaren webgunean eskuratu:
www.oiasso.com edohttps://oiassosarrerak.irun.org/
Hiriaren iragan erromatarraren ezagutza erosoagoa eta eskuragarriagoa da orain.