Juan Manuel Melchor, erromatar garaiko kosmetika eta instrumental medikoko adituaren hitzaldiak 2025eko jarduera programa inauguratuko du datorren urtarrilaren 10ean 19:00etan.
Emakumea eta amatasuna antzinako Erroman izenburupean, Juan Manuel Melchor Garcíak, antzinako Erromako tresneria mediko eta kosmetikoaren birsorkuntzan adituak, hitzaldi atsegin bat eskainiko du urtarrilaren 10ean, ostirala, 19:00etan, Oiasso museoan. Jaio aurreko zainketetatik eta metodo antikontzeptiboetatik hasita, erditze eta edoskitze prozesuetara arte, hizlariak emakume erromatarren amatasunari lotutako hainbat gai aztertuko ditu.
Juan Manuel Melchor Garcíak esperientzia luzea du erromatarren garaian gaixotasunei aurre egiteko erabiltzen ziren tresna medikoak eta erremedioak aztertzen. Europa osoko museoekin harremanetan jarrita, gai horri buruz aurkitutako objektu arkeologikoen erreprodukzio oso zehatzen bilduma garrantzitsua biltzea lortu du.
BioGipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuarekin elkarlanean museoak antolatzen duen Historia + Zientzia zikloaren barruan kokatzen da hitzaldi hau. Helburua da ikerketak osasunean eta ezagutza zientifikoan historian zehar gizartearen aurrerabidean izan duen eta izaten jarraitzen duen eragina zabaltzea. Bigarren edizio honetan, elkarlanak, besteak beste, "Emakumea, sexua eta erreprodukzioa: kontatu gabeko historia" erakusketa ekarri du, datorren igandean, urtarrilak 12, amaituko dena. Erakusketa honetan, hizlariak bildu dituen instrumentuen bilduma zabala ikus dezakegu, bai eta antzinako eta Erdi Aroko emakumeen osasunari lotutako beste pieza etnografiko batzuk ere.
hitzaldia, emakume erromatarren errealitate konplexua, erronkak eta lorpenak hobeto ulertzeko aukera paregabea da.
Hizkuntza: gaztelera
Hasiera | 10-01-2025 19:00 |
Amaiera | 10-01-2025 20:00 |
Tokia | Oiasso Erromatar Museoa |
Asteartea, Asteazkena, Osteguna eta Igandea:
10:00-14:00
Ostirala eta Larunbata:
10:00-14:00 / 16:00-19:00
Asteartetik larunbatera:
10:00-20:00
Igandeetan:
10:00-14:00
Bisita gidatuak (ordua eskatzeko telefonoa 943 639 353).
Igandero 11:00etan: Partikularrentzako bisita gidatua Xantalen aztarnategi arkeologikora. PREZIOA: 5,75 €