"EMAKUMEAK DIOTE" ERAKUSKETA

DIES OIASSONIS JAIALDI ERROMATARRAREN AURREKO JARDUEREI HASIERA EMATEN DIO "Ellas hablan-Emakumeak diote" ERAKUSKETAK

2024/07/05 - 2024/09/08

Aurten ere, Oiasso Museoaren, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdia Fundazioaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren arteko lankidetzari esker, erromatarren garaia hobeto ezagutzen laguntzen digun erakusketa interesgarri bat antolatu dugu Irunen. "Ellas hablan-Emakumeak diote" erakusketa Dies Oiassonis XIV. Erromatar Jaialdiaren aurretik inauguratuko da datorren ostiralean, uztailak 5, 19:00etan, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria eta antzerki-ekoizle handia den Jesús Cimarro bertan dela, eta Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko gerentea den Pedro Vivas ere izango da gure artean. Inaugurazio hau Merida eta Irun arteko topagunea izango da.

Aztarna arkeologikoek garai batean bizi izan ziren pertsonen istorioak kontatzen dizkigute. Erakusketak antzinako Emerita Augustako emakumeak entzuteko aukera ematen du, Hispaniako hiriburuan aurkitutako aztarnen bidez. Mendeetan zehar gizonek eta gizonentzat idatzitako Historiaren topikoaren atzean, hiri erromatar honetan bizi izan ziren emakumeen isiltasunetik eta ahanzturatik ateratzen diren ebidentzia materialak ezkutatzen dira. Lankidetza horren esparruan eta Dies Oiassonis jaialdiaren testuinguruan, Meridatik etorritako erakusketak egin dira azken urteotan, hala nola Theatrum Mundi eta Pvro Teatro, eta 4.300 pertsona baino gehiagori erakutsi dizkiete erromatar antzerkiaren sekretuak.

Oraingo honetan, "Ellas hablan-Emakumea diote" erakusketak emakumeak hainbat esparrutan duen presentzia erakusten du: familian, hirian, antzerkian eta benetako emakumeak ahanzturatik erreskatatzen ditu, hileta-epigrafiaren bidez. Erakusketak kalitate eta interes handiko piezak erakusten ditu, Emeritarren ondareko material arkeologiko erromatarren aberastasun eta aniztasunaren erakusgarri.

Erakusketa hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari eta Irungo Udalaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren arteko komodatu baten sinadurari esker antolatu da.

Erakusketaren ORDUTEGIA:

Asteartetik larunbatera: 10:00-20:00
Igandeetan 10:00-14:00
Astelehenetan itxita

Doako sarrera

LOGOS ELLAS HABLAN