Ikastaroa: Kultura Antzinateko eta Erdi Aroko gizarteetan
Ikastaroa: Kultura Antzinateko eta Erdi Aroko gizarteetan
Kufu-ren piramideak, zeltak, Mizenas, Platonen Atenas, Julio Zesarren legionarioak, Erromatar Inperioaren erorialdia, bikingoen itsasontziak, Nafarroako Erresuma, Arabiarren matematikak... Hauek eta beste hainbat galderei emango diegu erantzun iraganeko bidaia luze honetan zehar. Hurrengo kurtsoan Antzinaroaren eta Erdi aroaren garai desberdinak ikusiko ditugu, mendeetan zehar egon ziren zibilizazio eta herri ezberdinen eguneroko bizitzan murgilduz. Ikastaroaren helburua arkeologiaren eta historiaren bitartez iraganeko aurpegi desberdinak ikustea izango da, garai eta bizimodu bakoitzaren desberdintasun eta kulturak berreskuratuz, Alderdi sozial, kultural eta teknologiko ezberdinen bitartez, ahaztutako munduei erreferentzia egingo diegu, zibilizazio bakoitzari bizia berriro emanez.
ORDUTEGIA AUKERAN
-Astelehenak: otsailaren 26tik maiatzaren 13raGoizetan: 11:00etatik 12:00etara.
Portu gelan. Izen-emate irekia
-Asteartea: otsailaren 27tik maiatzaren 14ra.
Arratsaldetan: 18:00etatik 19:00etara.
Portu gelan. Izen-emate irekia
-Osteguna: otsailaren 29tik maiatzaren 16ra.
Goizetan: 11:00etatik 12:00etara.
Tailer gelan. Plazak beteta
PROGRAMA
- Faraoien sorrera eta gainbehera: Egiptoko Inperioa bere gorengotik, krisi eta azken gainbeherak arte.
- “Zeltak” eta hauen hedapena Europan: gerlari herri baten ekarpen kulturala metalurgian.
- Mizenikoak, minoikoak eta Aro Iluna: Homeroren mitologiaren eta arkeologiaren bitartean.
- Greziako poleis-ak eta Gerrak Medikoak: nortasun heleniar baten sorrera.
- Peloponesoko Gerra eta greziar munduaren hedapen handia: barneko konfliktoak, krisi eta heleniar munduaren hedapena Alexandro Handiarekin.
- Erromaren gorakada eta egonkortzea: Mediterraneoko botere baten sorrera; Errepublikatik goi Inperiorarte.
- Erromatarren krisia eta barbariarren inbasioak: Erromako munduaren amaieraren hasiera Behe Inperioan, krisialdia eta azken gainbehera V. mendean.
- Bizantzio, Ekialdeko Erromatar Inperioaren gainbehera: erromatar munduaren ondarearen gainbehera luzea.
- Omeiatar Kalifatoa eta Al-Andalus-eko Erresuma: musulmanen munduaren ekarpen kultural handiak Europar erresuma kristauei.
- Bikingoak eta itsasoa: herri itsastar baten kultura eta haien hedapen eta eragina.
- Iruñeko Erresuma eta Nafarroako Erresumaren finkapena: ahazturiko erresuma kristau baten historia.
- Europako Feudalismoa eta Erdi Aroko mundua: bizitza nobleen, elizgizonen eta jopuen gizarte batean.
Prezioa: 75,00 € ikasleko