Ikimilikiliklik
JA Artzeren unibertsoa
2017ko Irailaren 1etik Azaroaren 1era arte
"Ikimilikiliklik" erakusketa JA Artze, azken hamarkadetako euskal sortzaile originalenetako bati buruzko bideoinstalazioa da. Murgilketa sortzaile irudi, poema, musika eta soinuz osatutako mundu liluragarrian. Axolagabe utziku ez zaituen esperientzia.
JA Artzeren unibertsoa
Erakusketa JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako,"Txoria txori", "Gure bazterrak" edo "Zaude lasai" abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena eskutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak.
"Ikimilikiliklik: JA Artze unibertsoa" ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin.
JA Artze
Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikaria da, ibilbide propioa eta korronte orokorrekiko independentea duena, nabarmen bereizten diren bi etapatan garatu den ibilibidea.
Hartzabal
Etapa honetan euskal poesiaren berritzaile gisa nabarmendu zen, besteak beste,"Isturitzetik Tolosan barru", "laino guzien azpitik...", "eta sasi guztien gainetik..." liburuekin, eta "bide bazterrean hi eta ni kantari..." harrigarriarekin. Funtsezko asaldatzailea ere izan zen euskal kulturaren susperraldian "Ez dok amairu" taldearen barruan "Baga Biga Higa" ikuskizunarekin, eta bere garaiari aurrea hartu zion ikuskizunen ikuskeran, esaterako, Mikel Laboarekin eta bere anaia "ikimilikiliklik bidekidekaria" ikuskizunean, edo"Hitzez eta hotsez" bakarka egin zuen lehen ikuskizunean.
Hartzut
Konnotazio soziopolitiko nabarmenak eta abangoardiako sorkuntza-osagai argia dituen aurreko etapa horri bigarren etapa erabat espiritualak jarraitu zion, tradiziozko jakinduria unibertsaleko iturri desberdinetatik oso hurbil dauden testuekin eta sinbolismoz kargatutako ikuskizunekin. Bide berri hori1987an ahsi zen "Ortzia lorez, lurra izarrez" liburuarekin, eta "Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona" disko eta ikuskizun poetikoarekin, eta gaur egun arte jarraitu du liburu, grabazio eta ikuskizun poetikoenbidez, esaterako,"Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat", "Harria eta herria", "Oihana Auhenka" eta bere bi azken liburuekin: "Bizitzaren atea dukegu heriotza"eta "Heriotzaren ataria dugu bizitza" 2013an argitaratutakoak.