Monserrateko Estela
Eraikitzen ari den ikerketa bat
Estela: estela harriz landua da, giza irudikapen bat dauka horma-hobi baten barruan, eta inguruan dauzkan apaingarrien artean, txori eskematikoak eta lore motiboak igarri daitezke.
Jatorria: estela belaunalditan Monserrateko ermitaren sarrearen ondoan izan zen; haren alboan Hondarribirako aspaldiko bide bat, Jaizkibeleko hego hegaletik igarotzen zena eta Santiagorako kostaldeko erromesbidea izan zena.
Helduera Oiasso Museora: joan den mendean, laurogeiko hamarkadan, partikular batzuei saldu zitzaen ermita eta etxebizitza bat prestatu zen barnean. Erabilera-aldaketa hori zela eta, etxearen barruan sartu zen estela, iaz arte, 2006. urtera arte.Azkenean, Hondarribiko udalak erosi ondoren, Oiasso Museoan dago mailegu gisa.
Kronologia: erromatar garaiko lana izan daiteke, Berant Inperiokoa eta Erdi Aroan edo geroago birmoldatu zuten, inguruko apaingarri eskematikoak erantsi zizkiotelarik.
Interpretazioa: abiatze hipotesia. Museoaren hipotesiaren arabera, irudia Erroma Jainkosa izan liteke. Eserita eta argi-koroaz edo dorreztatua irudikatu zen; eskuineko eskuan, munduko bola, eta ezkerrean lantza bat. Erdi Aroko edo geroko esku-hartzeak lantza kendu du eta jainkosaren gonaren hutsunea ireki du; lehen, gonak estaltzen baitzituen tronuaren gainean tolestutako hankak, eta modu horretan, jarrera eserita kendu eta irudia zutik geratu da.
IKERKETAREN LEHENENGO FASEA: Ultramoreak, infragorri eta behere argiak erabiliz irakurtzea
¿Erroma jainkosa vs. Behe-Inperioko enperadorea?
IKERKETAREN BIGARREN FASEA: Ikonografia
Antzeko ikonografien eta oinarrizko eta aldatutako zatien azterketaren bitartez, Behe-inperioko garaiko erromatar enperadore baten irudikapenaren hipotesia indartzen ari da, Erroma jainkosaren hipotesiaren ordez.
Zutik dagoen enperadore bat izan daiteke edo, ziur aski, tronu batean eserita dagoen enperadorea, ondorengo aldaketekin desagertzen delarik.