MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA
Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 18ko doako sarreraz eta ""Emekume Arkeologoak Gipuzkoan" erakusketaz gain, hainbat jarduera antolatu ditugu datozen egunetarako.
Urtero, ICOMek Museoen Nazioarteko Eguna antolatzen du, eta mundu osoko milaka museo batzen dira, hainbat jarduerarekin. Aurtengo leloak, "Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde", kultura-erakundeek hezkuntza-esperientzia holistikoa emateko duten zeregina azpimarratzen du.
Museoak jakin-mina, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatzen dituzten zentro dinamikoak dira. Zentzu horretan, jarduera hauek antolatu ditugu:
Maiatzak 17, ostirala
19:00etan Ana María Benito arkeologoak hitzaldia emango du, izenburu honekin:
"Getariako badian murgildutako istorio harrigarria. Iturritxikiko nabea ". Hitzaldi honek amaiera ematen die Emakume arkeologoak Gipuzkoan erakusketaren harira antolatutako jarduerei.
Sarrera doakoa da.
Maiatzak 18, larunbata
Museoko sarrera doakoa izateaz gain, 12:00etan Arkeolan Fundazioko arkeologo Zohartze Galanek bisita berezia egingo du:
"Oiassoko termetako lanen kontakizuna", Oiassoko terma publikoen aztarnategia musealizatzeko egindako esku-hartzeak azalduz.
Sarrera doakoa da.
Maiatzak 19, igandea
Museoak Xantalen ermitara bisita gidatuak eskaintzen jarraituko du. xantalen ermita bisitatzeko, Tour Irun erromatarra (TIR) doako deskargako aplikazio mugikorra erabiltzen da. Aplikazio horri esker, hiriaren erdialdean Oiassori buruz egindako aurkikuntza arkeologiko nagusien ibilbide gidatua egin daiteke.