Oiasso museora bisita

Oiasso museora bisita
OIASSO MUSEORA BISITA GIDATUA

Larunbatetan, museoaren bilduma iraunkorraren bisita gidatuak.

11:00 - 12:00 gazteleraz
12:00 - 13:00 euskaraz

Bilduma hiru gelatan antolatuak dago: Erromatarren eragina, Portua eta Oiasso. Erromatarren eragina gelak baskoien mundu indigena erakusten du eta haren eta erromatar artean izandako lehen harremanak. Portua gelan, berriz, merkataritzaz eta arrantzaz hitz egiten diguten material arkeologikoak biltzen dituzte beira-arasek, portuarekin loturiko bi jarduera ekonomiko nagusiak, hain zuzen ere. Azkenik, Oiasso gelak Goi Inperioaren garaiko erromatar hiri baten eguneroko alderdiez hitz egiten ditu: dieta, jantziak, idazkera, aisia, erlijioa edo meatzaritza.

ERRESERBA egitea beharrezkoa da edo SARRERAK Oiasso Museoaren webgunean eskuratu:

www.oiasso.com edo

https://oiassosarrerak.irun.org/

Hiriaren iragan erromatarraren ezagutza erosoagoa eta eskuragarriagoa da orain.

Informazio Gehigarria

Hasiera 31-05-2025 11:00
Amaiera 31-05-2025 13:00
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena