ANIZTASUNAREN GALA 2024

ANIZTASUNAREN GALA 2024
Oiasso Museoa
izango da berriz ere
Aniztasunaren Ekitaldiaren
eszenatokia,
Chillida Leku eta TOPIC museoekin batera 

Aniztasunaren Ekitaldira gonbidatutako artistak: Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Simon Ezquiaga, Juncal Cepeda eta Olga Grande, Ezezagunok Antzerki Konpainia, Uikan Dantza Taldea eta Verdini Dantza Taldea, dantza garaikideko konpainia, aurten Donostiako Udalak ematen duen sarreraren Urrezko Danborra jaso duena.  

Oraingo honetan, Emma Larretak berriro aurkeztuko duen Ekitaldiak Ana Pérez aktore eta antzerkigile eta Ezezagunoken sortzailea omenduko du. Irabazi-asmorik gabeko antzerki-elkarte hau 2008an sortu zen, eta bere helburua desgaitasun intelektuala duten aktoreekin antzerki-muntaiak jendaurrean prestatzea eta antzeztea da.

Ekitaldia, Musika, dantza eta antzerki festa bat, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sorkuntzari leku egiteko. Ospakizun horretara jende guztia gonbidatu nahi dugu artista hauen gaitasun handiaz gozatzeko, parte hartzeko eta konpartitzeko, Gipuzkoako hiru museo-ingurunetan, aurten ere ekitaldi hau eskaini ahal izateko. Ekimen honen bidez, Oiasso Museoak, TOPICek eta Chillida Lekuk sortzaile horiei eta beren aniztasunagatik egiten duten lanari babesa eman nahi diete.

Ekitaldira joateko sarrerek 5,00 €-ko prezioa dute pertsonako, eta museo bakoitzean daude salgai.

Aniztasunaren Ekitaldia aurkezteko ilusioa dugu ondorengo egunetan:


- Urriaren 11an Oiasso Museoan, arratsaldeko 7etan
- Urriaren 12an TOPIC-Tolosan, arratsaldeko 6:30etan

- Urriaren 13an Chillida Lekun, eguerdiko 12etan

Informazio gehiago nahi izanez gero, museo bakoitzaren webgunea kontsulta dezakezu:

www.topic.eus
www.museochillidaleku.com

 

Informazio Gehigarria

Hasiera 11-10-2024 19:00
Amaiera 11-10-2024 21:00
Prezioa 5.00€
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena