Txango berdea Zarautz eta Getaria erromatarrera. Kantzelatuta

Txango berdea Zarautz eta Getaria erromatarrera. Kantzelatuta
Ingurugiroa eta turismo sostengagarriarekiko apostua egin duen Oiasso Museoak, bide batez garraiobide publikoa ere bultzatu nahian, Euskotrena eta Zarautz-Getaria batzen dituen urbanoaren erabilpena sustatzea proposatzen du kostaldeko bi herrietako aztarna erromatarrak bisitatzeko aitzakiarekin.

 

 

Zarautz-Getaria inguruan topatu diren aurrehistoriako eta Antzinaroko arrastoek, bertan kostaldeko asentamendu erromatar garrantzitsu bat zegoela adierazten dute. Aztarnategi arkeologiko nagusia Zarautzko Ezkildorrearen eta Santa Maria La Real elizaren barnean kokatzen da. Zarautzen bazkaldu ondoren, autobus urbanoan aldameneko Getarira joanen gara, Zarautz Jauregiaren zimenduetan agerturiko aztarna erromatarrak bisitatuz.

 

Prezioa: 37€
Prezioak barnean hartzen dituenak: aipatutako leku arkeologikoetako sarrera, bisita gidatuak langile espezializatuen eskutik, bazkaria Zarautzen eta bidaia asegurua. Euskotreneko tiketak eta Zarautz-Getaria bitarteko urbanoaren txartelak norberaren kontu izanen dira.
Bidaien informazio osoa dossier honetan kontsultatu dezakezue.

 

Bidaia laburretarako izen-ematea zabalik dago jada, eta telefonoz (943.63.93.53), e-mailez () edo aurrez aurre egin daiteke.

COVID - 19 birusaren zabalkundearen ondorioz, Oiasso Museoak bertan behera uzten du Zarautz eta Getariako bidaiak.

Barkatu eragozpenak

Informazio Gehigarria

Hasiera 21-03-2020 09:00
Amaiera 21-03-2020 18:00
Prezioa 37.00€