TXANGOA: Irulegi eta Nafarroako Museoa

TXANGOA: Irulegi eta Nafarroako Museoa
TXANGO ARKEOLOGIKOA IRULEGIRA ETA NAFARROAKO MUSEORA

LARUNBATA, 2024KO EKAINAREN 22AN

Irulegiko aztarnategia Iruñea inguruan dago, muino baten tontorrean. Burdin Aroko antzinako herrixka baten aztarnak daude, K.a. I. mendean kokatu ditzakegunak, eta Erdi Aroko gaztelu baten hondakinak ere bai. 2021ean Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek brontzezko objektu bat aurkitu zuten, esku formakoa. Bertan inskripzio batzuk zeuden idatzita, eta horietako batzuk "Zorioneku" hitzaren erabileraren lekuko dira, Euskal Herriko hizkuntza arkaikoaren aztarna direnak. Irulegik Antzinako Erromako historiaren gertaera batera, Sertorioren Gerrara, hurbiltzeko aukera ematen digun aztarnategia da.

Bidaia honetan, Martin Aiestaran indusketaren zuzendariarekin bisita egiteko aukera izango dugu. Bazkal ostean, Iruñeako arkeologi museoan bisita gidatu bat izango dugu erromatar garaiko esposizioa ikusteko.

* IRULEGIKO MENDIRA IGOTZEKO, ALDAPA HANDI BAT IGOTZEKO PREST EGON BEHAR DA. BISITA HONEK 150 ESKAILERA MAILA DITU ETA HIRU ORDUKO IBILBIDEA, 5 KM GUZTIRA, ETA ZUTIK EGONGO GARA DENBORA GUZTIAN. 

IBILBIDEA

8:30: Irteera Irundik, antzinako Viseran.
9:00: Irteera Donostiatik, Anoeta futbolzelaiko 8. Atean (Futbol Federazioa)
10:30: Irulegiko aztarnategiaren bisita, Ilundainen.
14:30: Bazkaria Irulegiko taberna jatetxean, Mutilban.
17:00: Nafarroako Arkeologi Museora bisita.
18:30: Itzulera.

DATU PRAKTIKOAK

Prezioa: 90 €.

Honakoak barne hartzen ditu: autobus bidaia, aipatutako aztarnategietarako sarrerak, pertsonal espezializatuaren bisita gidatuak, bazkaria Irulegi jatetxean eta bidaia asegurua.Izena emateko baldintzak:Lekua erreserbatzeko museora deitu behar da. Esleitu ondoren, ordainketa eskudirutan, txartel bidez edo banku-transferentzia bidez egin beharko da (transferentziaren kontzeptuan izena jarriz) eta izen-emate orria aurkeztu.

Bidaia bertan behera utz daiteke gutxienez 25 pertsona apuntatzen ez badira. 

Txango arkeologiko eta kulturalaren informazioa eta inskripzio-orria ondorengo dossierrean deskargatu dezakezu: Txango arkeologikoa Irulegira eta Nafarroako Museora

Informazio gehiago www.oiasso.com helbidean edo 943.63.93.53 telefonora deituta.

Informazio Gehigarria

Hasiera 22-06-2024 08:30
Amaiera 22-06-2024 20:00
Prezioa 90.00€