Ura, Historia eta Zientziari buruzko ziklo berri baten lehen protagonista
Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak indarrak batu dituzte "Zientzia – Historia – Zientzia" urteko zikloa martxan jartzeko. Ziklo honen helburua da herritarrek ezagutzea osasun-zientziak gure gizarteak historian zehar izan duen zeregina, eta horri buruzko eztabaidak eta hausnarketak bultzatzea. Horretarako, bi erakundeek partekatzen eta osatzen dituzten tresnak eta gaiak erabiliko dituzte: zientzia, dibulgazioa, historia eta osasuna.
Ziklo honi hasiera emateko, ura izango da gai nagusia. Hala, 2023an, "Ura, bizitza iturri" izenburupean, hainbat jarduera egingo dira urriaren 23tik 26ra bitartean Oiasso Museoan.
URRIAK 23, astelehena:
Aizpea Goenaga eta Itziar Vergara, Biogipzukoako zuzendaria, bien arteko solasaldia, "Historia eta Zientzia: uretan islatutako bi begirada" (gaztelaniaz)
Erakunde horietako zuzendariek, urak historian eta osasunean izan duen paperaz duten begirada partekatuko dute.
Informazio gehiago: https://www.oiasso.com/eu/cursos-y-congresos/zientzia-historia-zikloa
Hasiera | 23-10-2023 19:00 |
Amaiera | 23-10-2023 20:00 |
Tokia | Oiasso Erromatar Museoa |
Asteartea, Asteazkena, Osteguna eta Igandea:
10:00-14:00
Ostirala eta Larunbata:
10:00-14:00 / 16:00-19:00
Asteartetik larunbatera:
10:00-20:00
Igandeetan:
10:00-14:00
Bisita gidatuak (ordua eskatzeko telefonoa 943 639 353).
Igandero 11:00etan: Partikularrentzako bisita gidatua Xantalen aztarnategi arkeologikora. PREZIOA: 5,75 €