Bainu-erritua Erroman: higienea, aisia eta gizarte-harremanak

Bainu-erritua Erroman: higienea, aisia eta gizarte-harremanak

Euskal Unibertsitatearen Uda Ikastaroa. Gordailua-Museo Oiasso (Irun), 20 y 21 de junio 2019

Cartel CursoVerano UPV2019 wKultura erromatarra gailendu zen konkistatutako lurralde guzti-guztietan. Adrianoren harresitik, Britanian, Libiako basamortura, eta Herkulesen zutabeetatik Eufratesera. Txoko guztietara zabaldu zen eguneroko ohiturak estandarizatzera iritsi zen bizimodu hori. Moneta, hizkuntza, jantzi, gastronomia, jainko eta ikuskizun komunak, Inperioaren mugen barrualdean bizi ziren milioika pertsonentzat. Eta elementu kultural komun horien artean, bereziki nabarmena da bainuaren errituari lotutakoa.

Erromak uztartu egin zituen tradizio italikoa eta Gimnasioko bainu greziarraren kontzeptua, eta nahasketa horretatik programa berri bat sortu zuen, instalazio jakin batzuez lagunduta: termak. Hasierako establezimendu errepublikanoak handitzen joan ziren pixkanaka, milaka metro karratu izatera iritsi arte. Gune zabalak ziren oso, eta bertan dendak, jatetxeak, auditorioak eta liburutegiak ere egoten ziren. Publikoak zein pribatuak izan zitezkeen, eta luxuzko etxeetan ezin ziren falta.  Oiasson (Irun) aurkitutako terma publikoek, esate baterako, programa arkitektoniko deigarria eta 1.000 metro karratu inguruko gune eraikia zituzten.

Termetan ariketak egiten zituzten, kirol jokoan aritzen ziren, masajeak jasotzen zituzten, ur hotz, epel edo berotan bainatzen ziren, eta bainuarekin eta saunarekin lotutako jarduera ongi definituez osatutako zirkuituak egiten zituzten. Baina ez zen higiene kontua soilik; termak txertatuta zeuden eguneroko programa sozialean, hirietako biztanle gehienentzat, urrutiko mugetan kuarteleratuta zeuden soldaduentzat nahiz landa eremuetan bizi zirenentzat. Negozioak egiteko lekua ziren, lagunekin jan eta edateko, eta kontzertuak entzun eta kultur programetan parte hartzeko leku ere izaten ziren, terma garrantzitsuenen kasuan.

Ikastaroaren helburua da arlo honetan egin diren ikerketen nobedadeak biltzea, bainuaren errituak zuen garrantzi soziala azpimarratuz.

Helburuak

Ezagutaraztea ohitura guztiz erromatar hau: bainuaren erritua, zeina Inperio osora zabaldu baitzen. Eta ikuspegi arkeologiko soilari beste ikuspegi bat ere gehitzea: inpaktu sozialari dagokiona. Terma instalazioak testuinguruan jartzea, kontuan hartuta diseinu arkitektonikoa, ingurune urbanistikoa eta kontsiderazio erregionalak. Aztertzea bainuaren ezaugarriak, sala hotz eta beroak, instalazioen kirol erabilerak, masajeak eta termen erabilerarekin lotutako beste eskaintzak.

Informazio gehiago, kurtsoaren egitaraua eta izen-ematea

En colaboración con el Excelentísimo Ayuntamiento de la Ciudad de Irun.

Directoras del curso:

Mercedes Urteaga Artigas. Diputación Foral de Gipuzkoa.

Elena Torregarai. Universidad del País Vasco y Museo Oiasso.