Kongresuak

ITSASO ARTEAN: erromatar portuak

2021ko azaroak 3-5

«ITSASO ARTEAN: Erromatar portuen kokapena, azpiegitura eta antolaketa Nazioarteko Biltzarra»

2003ko azaroan, Pisan (Italian), portu erromatarrei buruzko aurkikuntza arkeologikoak aztertzeko nazioarteko lehen bilera egin zen. Arkeolanen, Erromako Historia eta Arkeologia Eskola Espainiarraren (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzatik sortu zen ekimena. Topaketaren emaitzak EHAEEren monografia batean argitaratu ziren, zeina itsas munduari buruzko ikerketa lerro berritzaile baten abiapuntutzat har daitekeen, gai berritzaile batzuk nabarmendu baitzituen, hala nola nabigazio bideak, ontzigintza, itsas merkataritza eta portuak eurak, eta, azken urteotan, portuen eta lehorraren arteko harremanak aztertzeko ikerketa ildo estrategiko bilakatu dira guztiak.

Historia eta Arkeologia Eskola Espainiarreko zuzendaritza taldearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez, komeni da beste topaketa bat antolatzea, azken urteetan gaiari buruz sortu diren ezagutzak eguneratzeko ez ezik, esparru geografikoa Atlantikotik Inperio osora zabaltzeko. Bada, Irunen egingo da, 2021ko azaroaren 3, 4 eta 5an, eta hiru jardunalditan banatuko da, Inperioko itsas espazioak jorratuko dituzten sei saiotan. Azken batean, helburua da monografia batean biltzea gaur egun portu erromatarrei buruz eskuragarri dauden erregistro arkeologikoen errolda osoa. Gure ustez, lan hori erreferentziazko bolumena bihur daiteke ikertzaileentzat.

ANTOLAKUNTZA

Gabriela Vives Almandoz (Gipuzkoako Foru Aldundia), Maria Mercedes Urteaga Artigas (Gipuzkoako Foru Aldundia) Antonio Pizzo (EEHAR-Erromako Historia eta Arkeologia Eskola Espainiarra CSIC), Elena Torregaray Pagola (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea)

IDAZKARITZA:

Arkeolan Fundazioa

INFORMAZIOA:

; https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/entremares

Parte hartzaileek gai nagusi hauetako baten inguruan ardaztu beharko dituzte beren ekarpen eta eztabaidak:

1. Lekukotasun arkeologikoak (kaiak, dikeak, dartsenak, ontzitegiak, amarralekuak, horrea…)
2. Testuingurua (maila, funtzioa, hierarkia, lotutako hiriak, itsasbideak, bide sarea...)
3. Ikuspegi diakronikoa, dinamika ekonomiko eta politikoen eta ingurumen dinamiken arabera

Ekarpen mota: Posterra + mintzaldi labur bat, zortzi minutukoa gehienez ere

Hizkuntzak: Ingelesa, frantsesa, italiera, gaztelania, euskara

Epemuga: Mintzaldi laburra (gehienez ere 5.000 hitzeko laburpena) bidaltzeko azken eguna, 2021ko irailaren 30a

Lekua: FICOBA, Irun