ERAKUSKETA: NEANDERTALAK

2025/04/11 - 2025/08/31 ERAKUSKETA: "NEANDERTALAK: ezagutu beste gizadia Mendebaleko Pirinioetan" "Neandertalak. Ezagutu beste gizadia mendebaleko Piririoetan" da Arkeologi Museoak, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko beste museo eta material arkeologikoen biltegiekin...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Oiassoko termen irekiera eta jarduerak

OIASSOKO ERROMATAR TERMEN AZTARNATEGIAREN IREKIERA ETA JARDUERAK ASTE SANTUKO ETA PAZKOKO OPORRETARAKO MUSEOAN 2025eko APIRILAK 12 - 27 Oiasso Museoak kultur jardueraz beteriko Aste Santua eskainiko du, termak udaberriko interesgune nagusi direla. Deskargatu zaitez...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Gordailua Oiasson: Bainua eta garbitasun…

Bainua eta garbitasuna 2025/03/31 - 2025/09/01 Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Gordailua Oiasson: Bainua eta garbitasun…

Bainua eta garbitasuna 2025/03/31 - 2025/09/01 Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Bildumetako Pieza Garrantzitsuak

Oiassoko bilduma iraunkorra osatzen duten objektuak Bidasoa eskualdean egindako hainbat esku hartze arkeologikoan bilduak dira. Haietako askok, itxura xumea izan arren, izugarri balio handia dute larruz edo zurez eginak izateagatik, material horiek normalean ez baitira kontserbatzen erregistro arkeologikoan. Beste batzuek, berriz, zeramikazko ontziek edo ehundegiko pisuek, adierazten digute erromatar hiriko biztanleen eguneroko bizitza nolakoa zen orain dela 2.000 urte.

Oiassoko Foroa MMXXIV: digitalizazioa

OIASSOKO FOROA MMXXIV: DIGITALIZAZIOA

Oiasso Museoak 2024. urtean OIASSOKO FOROA MMXXIV proiektua garatu du, KUTXA FUNDAZIOAren gizarte eta kultur ekimenentzako laguntzen babesarekin.Proiektuan proposatutako ekintzen artean, Oiasso hiriko aztarna erromatarrei lotutako zenbait piezen digitalizazioa dago, bereziki, Higerreko Brontze Erromatarren multzoa.

Higerreko Brontze Erromatak.

60.hamarkadan, Higer lurmuturrean prospekzio arkeologiko lanak hasi ziren, non zeramikazko piezak, aingurak eta beste objektu batzuk bildu ziren, bertan identifikatutako itsasontzi erromatar baten ondoan. 1984. urtean, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Donostiako INSUBek bultzatuta, itsaspeko prospekzio arkeologikoak berriro hasi ziren. Orduan iritsi zen aurkikuntza garrantzitsuena: pieza txiki multzo bat, gehienak brontzezkoak eta II. edo III. mendekoak. Aurkikuntza Asturiaga golkoaren ondoan kokatzen da, Gurutze Aundi eta San Telmo gaztelua artean, Bidasoa ibaiaren bokalean.Multzo hau 17 brontzezko piezaz osatuta dago. Batetik, Minervaren, Marten, Eguzkiaren (Helios) eta Ilargiren (Isis) irudikapenak, erromatar ikonografiatik datoz eta apainketa modura diseinatuak ziren, eta agian azal batean finkatzeko erabiltzen ziren. Bestetik, hiru brontzezko pitxerrak, kirtena eta ahoak pieza bakar batean edukita, tapa batekin eginda. Formaren berezitasuna da hanka eta ahoa brontzezko pieza urtuz eginda daudela, eta gorputza mailukatutako brontzez egin dela. Urtutako brontzezko piezak kontserbatzen dira, baina mailuketaren arrastoak bakarrik geratzen dira. Arkeologoek ikertutako paralelismoek erakusten dute pitxer horiek diru altxorrak gordetzeko erabiltzen zirela. Gainera, kirten luze eta sarrail bat ere aurkitu zirela kontuan hartuta, multzo hori kutxa batean gordeta egon zela ondorioztatzen da.

Digitalizacioa: fotogrametriak eta 3D 

Digitalizazioak aukeratutako pieza arkeologikoei fotogrametria egitea eta horiekin 3D bi modelu sortzea izan ditu helburu, modelu horiek piezek zein objetu osatzen zituzten erakusten dute: kutxa bat, agian altxorrak gordetzeko eta hiru brontzezko ontzi.

Fotogrametriak objektu baten forma, dimentsioak eta posizio espaziala zehaztasunez aztertzeko eta definitzeko aukera ematen duen teknika da, objektu horren irudi bat edo gehiagoren neurriak hartuta. Teknikak kalitate handiko eta zehaztasun handiko argazkiak eskaintzen ditu, eta begi hutsez ikusten ez diren xehetasunak ezagutzea edo 3Dko arkeologia piezak berreraikitzea ahalbidetzen du.   

Pieza arkeologikoen hautaketa eta 3D modeloen gainbegiratzea Mertxe Urteaga adituaren irizpidearekin egin da, honen ardura izan baita pieza arkeologikoen zati handi baten aurkikuntza lanak, eta Foru Aldundiko Ondare Historiko-Arkeologikoaren Zerbitzuko arkeologia teknikoa da. Giorgio Studer-ek, GORDAILUA Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroko zaharberritzaileak, partu hartu du ere aukeraketan. GORDAILUn gordetzen auukeratutako pieza gehienak. 3D eta animazioa zuzendari artistikoa eta diseinatzailea den Mikel Uzkudun izan da 3Dko modeloen sortzailea.Ekintza honekin, Oiasso Museoak Gipuzkoako eta Euskal Herriko ondare arkeologikoa zabaltzen du, bereziki Oiasso hiriarekin lotutakoa, eta museoaren erromatar aztarna arkeologikoen zabalkunde helburuak bultzatzen ditu sare sozialen bidez. Era berean, kulturaren eta ondarearen alorrean erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza sustatzen du eta publikoari ezaguna ez den arkeologia piezen berri ematen dio.

Kutxa

WEB Cofre v3 Main 0007Minerva, Marte, Sol (Helios) eta Luna (Isis) apaingarriak, kirten luzea eta sarraila kutxa bat osatzen duten pieza gisa interpretatu dira; paralelodunak daude, hala nola Museo Archeologico Nazionale di Napolin ikusgai dagoen I. mendeko kutxa, Ponpeian aurkitutakoa. Sakatu irudiaren gainean 3D modeloa ezagutzeko eta jatorrizko piezen xehetasunak ikusteko. 

 

 

Pitxerrak

WEB Jarras V2 Main 0001Kirten, aho eta hondo jokoak pitxer motako ontzi bezala interpretatu dira. Sakatu irudiaren gainean 3D modeloa ezagutzeko eta jatorrizko piezen xehetasunak ikusteko. 

Erromatar Hiria Museoa

Antzinako Oiasso erromatar hirian sartzeko atea da Museoa. Bisitariak Xantalen nekropolia eta Irugurutzeta meatzeak ezagutzera hurbildu daitezke.

Egungo Irungo zorupean ezkutatua dago Oiasso erromatar hiria. Bidasoa ibaiaren bokalean, Hispania eta Akitaniaren arteko mugan, Oiasso baskoien portua izan zen antzinaroan. Erromatar Inperioaren garaian komunikazio eta merkataritza zentro garrantzitsu bilakatu zen Hispaniako iparraldean, Tarraconensis probintziaren barnean.


Termak

Erromatarren munduan hainbat gela zituzten bainuak ziren termak, tenperatura desberdineko urekin. Ariketa fisikoa egiteko eta aisialdirako leku gisa ere erabiltzen zituzten

Oiassoko terma publikoak museoaren atzealdeko lorategian aurkitu eta induskatu ziren eta museo bilakatzeko zain daude. Indusketetan hiru gela bereizi ziren hipokaustoa, hauxe da, berotze sistema zutenak. Gela horien lurzoruek barne hutsak zituzten aire beroa handik igarotzeko.

Gela handienak, frigidarium edo ur hotzaren gelak, opus spicatum zoladura mantendu du, galburu moduan egokitutako adreiluekin. Gaur egun, haien banaketa eta itxura uler daiteke errealitate handituan egindako berreraikuntza birtualari esker.


Errealitate Handitua

AGENDA

Apirila   2025
A A A O O L I
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA