MARTETIK MARTERA

2024/12/05 - 2025/03/30 ERAKUSKETA: MARTETIK MARTERA OIASSO MUSEOAREN ERAKUSKETA BERRIAK MITOLOGIA ETA ASTRONOMIA LOTZEN DITU MARTEREN BITARTEZ De Marte a Marte - Martetik Martera aldi baterako erakusketak Marte jainko erromatarra planeta gorriarekin lotzen...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Ikastaroa: ANTZINAKO ERROMA 12 MONUMENTU…

ANTZINAKO ERROMA 12 MONUMENTUTAN ikastaroa Martxoa- maiatza 2025 Deskargatu "Erroma 12 monumentutan" ikastaroan izen-emateko orria hemen Proposamen honen bidez, Erromaren historia kontatzeko beste modu bat eskaini nahi dugu, mendebaldeko munduko erreferente nagusietako bat...

Kategoriarik Gabe

Gehiago Irakurri

Irugurutzetako Meatzeak itxita

IRUGURUTZETAKO INTERPRETAZIO ZENTRUAREN ITXIERA ETA BISITA GIDATUAK BERTAN BEHERA   Irugurutzeta ingurunearen berregokitzapen eta birgaitze lanak direla eta datorren urtarrilaren 31tik aurrera bisita gidatuak etengo ditugu. Oiasso Museoak asteburuetako bisita gidatuen eskaintza...

Museoa

Gehiago Irakurri

Oiassoko Foroa MMXXIV: digitalizazioa

OIASSOKO FOROA MMXXIV: DIGITALIZAZIOA Oiasso Museoak 2024. urtean OIASSOKO FOROA MMXXIV proiektua garatu du, KUTXA FUNDAZIOAren gizarte eta kultur ekimenentzako laguntzen babesarekin.Proiektuan proposatutako ekintzen artean, Oiasso hiriko aztarna erromatarrei lotutako zenbait...

Museoa

Gehiago Irakurri

Atlantikotik Txinara Zetaren Bidearen aurretik

Distantzia luzeko harremanak eta elkartrukeak erromatar munduan

Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroa. Gordailua-Museo Oiasso (Irun), 2018ko Uztailaren 11a eta 12a

Del Atlántico a China - Cartel Curso UPVAzken urteetan, mundu osoko Arte, Historia eta Arkeologia museotan egin diren argitalpen eta erakusketa ugariren bidez ikusi ahal izan dugu Erromaren eta Ekialdeko muga tradizionaletatik haragoko herrien arteko merkataritza –eta beste mota batzuetako- harremanak eta balioan jarri direla. Erromatarrek Tigris eta Eufrateseko bailarak gainditu zituzten eta India eta Txinarekin ere, hain urruti zeuden tokiekin, konexioa egin zuten.

Harreman horiek, azken urteetako ikerketetan adierazi den bezala, kronologikoki Erdi Aroan kokatzen den eta oso ezaguna den "Zetazko Bidea"aren aurrekari nabarmenak izan ziren. Normalean, Europa eta Ekialde Urrunaren arteko kontaktuen hasiera bide horren eratzean kokatzen da, eta, modu batean edo bestean, uste da lehenengo "globalizazioaren" aitzindaria izan zela.

Ikastaro honekin zabaldu nahi dugun ideia zera da: merkataritzaren bidez, Gipuzkoako lurraldean Oiasso erakusle sendoa delarik, mundu mailako joerak aurreratu daitezkeela arazorik gabe, Antzinate Klasikora arte, gutxienez.

Helburuak

Ikastaro honen asmoa da ezagutaraztea, merkataritzaren bidez, mundu mailako joerak aurreratu daitezkeela arazorik gabe, Antzinate Klasikora arte, gutxienez. Ikastaro honekin zabaldu nahi dugun ideia zera da: bai unibertsitateko publikoari, bai publiko orokorrari, Erromatar Inperioko elkartrukeei -kulturalak, politikoak, merkataritzakoak- buruzko ikuspegi berri bat ematea. Distantzia handiko harremanak –mugetan zeuden beste herri batzuekin– aztertuko dira, nahiz eta tradizionalki toki horiek ez diren konektatu Europarekin Erdi Arora arte: Itsas Gorria, India, Txina...

Ikastaroaren zuzendariak:

  • Mercedes Urteaga Artigas. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Elena Torregarai. Euskal Herriko Unibertsitatea eta Oiasso Museoa

AGENDA

Otsaila   2025
A A A O O L I
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28    

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA