Gordailua Oiasson

ERAIKUNTZA (2022)

Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai dauden objektuak Gordailuan gordetzen dira, eta Oiasso Museoaren bitartez kultur ondare kolektibo hori partekatzea dugu helburu.

Gordailua Oiasson ekimena Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta, haren bidez, Oiasso Museoak Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroko pieza etnografikoak erakusten ditu, gune espezifiko batean. 2019an hasi zen lankidetza, eta 2022an ere aurrera doa, eraikuntzaren eta eraikinen dekorazioaren munduarekin lotutako zenbait piezaren erakusketarekin. 2023ko martxora arte egongo da ikusgai.

Antzinako erromatarrek ingeniaritzaren eta arkitekturaren esparruan aurrerapen handiak egin zituzten sona dute. Haien lorpen eta asmakuntza batzuk Antzinaroko beste kultura batzuen esperientzian oinarritu ziren, hala nola greziarrenean eta etruskoenean. Erromako ingeniaritzak eta arkitekturak mende askoan izan dute eragina eraikuntzan, eta Gordailuak oraingoan utzitako pieza etnografikoek frogatzen dute nahiz eta aldaketa handiak jazo diren oraindik ere erabiltzen ditugula erromatarren garaiko berezko eraikuntza material batzuk.

Doako sarrera.