BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA

2023/02/03-2023/07/03

Bidasoa ibaiak, bere mugako izaeragatik, gertaera historiko asko eta askotarikoak ikusi ditu, haren ibaiertzetan hizkuntza ezberdinak entzun ditu, ospakizun eta tragedia handiak jaso ditu, eta, ezinbestez, denboraren joanaren lekuko bihurtu da. Bidasoa ibaia da erakusketa honetako protagonista, eta bizia hartzen du, bertako biztanleen ahotsen bidez. 

Bitamine Faktoriak (Helga Massetani Piemonte) eta Los Viajes de Aspasiak (María José Noain Maura) egindako ikerketa batetik abiatzen da Atlas Emocional del Bidasoa proiektua. Bertan, talde-inkestak eta -elkarrizketak eginez, Txingudiko badiako eta bere inguruko biztanleek ibaiaz duten pertzepzioa jaso zen. Gai aipagarrienak aukeratu ziren artista-liburu bat argitaratzeko. Elena Odriozolak ilustratutako hamar koaderno literario eta historikok osatutarikoa. Orain, erakusketa hau osatzen duten hamar moduluak bihurtzen dira, instalazio artistiko gisa, oroitzapenak gogora ekarri, emozioak piztu eta nahastu, eta izan ginena, garena eta izango garena ahanzturatik berreskuratu nahi dituena. 

INAUGURAZIOA: 2023ko otsailak 3, 19:00retan

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostegunera eta igandeak: 10:00 - 14:00

Ostiralak eta igandeak 10:00 - 14:00 eta 16:00-19:00

Astelehenak itxita

Doako sarrera

Martxoan zehar, "Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen" barruan, honako jarduera berezi hauek antolatuko ziren Oiasso Museoan:

Martxoak 4 eta 11, eguerdiko 12etan: Erakusketaren doako bisita gidatuak

Martxoak 18 eta 25, goizeko 11etan: Familia tailerrak.

Tailer horietan, mapa emozional kolektibo bat egiin zen: Bidasoa inguruko eta haren bokaleko marrazki baten gainean, esku hutsez marraztuta, elementu esanguratsuenak identifikatuko dira, eta, ondoren, espazioak hainbat emozio irudikatzen dituzten kolore eta sinboloekin lotuko dira. Gure lurraldea hobeto ezagutzen eta ulertzen laguntzen duen tailerra da, emozioen eta artearen hizkuntzaren bidez.