A granel
Bidasoa kaleko aurkikuntzak, Irun
2010 Uztailak 16 de Julio - Urriak 31
Lehenengo aldiz aurkezten dugu 2008ko urtarrilaren eta 2009ko maiatzaren artean Irungo Santiago eta Bidasoa kaleen arteko izkinan dagoen orubean egin ziren indusketa arkeologikoetan aurkitu direnak.
Aurkitu den horreum baten planta da jarduketa arkeologikoaren ondoriorik azpimagarriena. Dituen neurriak direla-eta adierazgarrrienetako bat da iberiar penintsulan aurkitu direnen artean.
Gainera, milaka objektu kokatu dira bertan; azpimarratzekoak dira sigillaten, anforen, beiren, eraikuntzarako materialen eta burdinaren zepen bildumak. Gaur arte Oiasson aurkitu den multzo arkeologiko handienetako bat da, eta bere erregistroak antzinakoenak eta askotarikoenak dira.