Egipto

Begirada erromantikoa

2011ko Ekainak 24 - Azaroak 20

XVIII. eta XIX. mendeetan, esplorazio bidaien gorakadarekin, europarrek berriro deskubritu zuten Egiptoko faraoien antzinako zibilizazioa. Esplorazio bidaia haiei eta egiptologiaren aitzindarien lanari buruzko hainbat testigantza aurkezten dira erakusketa honetan: Niloko herrialdearen paisaiak, monumentuak eta ohiturak erakusten dizkiguten grabatuak, liburuak eta antzinako argazkiak; zeinek, aldi berean, lehenengo bidaiarien artean beroriek sortzen zituzten harridura jasota utzi baitzuten. Begirada erromantiko horren ondoan, Antzinako Egiptoko arkeologiapieza multzo interesgarri bat erakusten da, eta horrek ezohiko zibilizazio honen hileta munduaren mitologian eta ikusmoldean sartzen ahalbidetzen digu.

“Egipto, begirada erromantikoa” Santiago Entrenaren eta José María Ortuondoren ekimena da, eta haien bildumek osatzen dute erakusketaren nukleoa. Horiez gainera, Bilboko Euskal Museoak eta Donostiako San Telmo Museoak utzitako objektuak ere gehitu dira.