Egiptoko animalia sakratuak
Bidaia bat momifikazioaren sekretuetara
2012ko Abenduak 20 -2013ko Apirilak 14
Erakusketa hau diziplina anitzetan jarduten duen Nafarroako Unibertsitateko talde batek 2009tik 2012ra bitartean gauzatu duen lanaren ondorioa da eta, berari esker, 2.700 urtetik gorako animalien momia egiptoarrei buruz egindako ikerketa-lanak azaltzen dira.Lan aitzindari honek fauna-motak bereizteko bidea eman du, eta baltsamatzeko teknikak eta materialak ezagutzeko, momiak estilizatzeko helburuarekin horien barrenean jarri ohi zituzten baso, makila edo kanaberak ikusteko, datazioa zehazteko, eta antzinako egiptoarrek beren jainko-jainkosei babesa eskatzeko erabiltzen zituzten barne-amuletoen presentziaz jabetzeko.
Erakusketaren bidez baltsamatze-praktikak ezagutu ditzakegu, arte-adierazpenetan nola irudikatzen zituzten jainko-jainkosak, eta apaizek kontrolaturiko gizarte faraoniko hartan nolako erlijio-sinesmenak zituzten.
Ikerkuntza hau elkarlan zabal baten emaitza izan da: elkarrekin aritu dira Nafarroako Unibertsitatea, Huescako Museo Probintziala, Archeo et Fides Fundazioa, Bartzelonako Museu Egipci, Leongo Museo Bibliko eta Ekialdekoa eta Tarragonako Museo Biblikoa. Taldea Carlos Ortiz eta María Luz Mangado doktoreen artean zuzendu dute. Zuzendari gisa Gorka Bastarrika doktorea izan duen ikerlan hau Nafarroako Unibertsitatearen Medikuntzako Ikerkuntza Aplikatuko Zentroan eta Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin da.