Arkeologia Garaikidea
2013ko Maiatzaren 23tik Uztailaren 24ra
Zergatik proposamen garaikide bat arkeologia museo batean?
Oiasso Erromatar Museoak arkeologia eta sorkuntzazko praktika garaikideak lotzen dituen proposamen berezi bat aurkezten du, masa-kulturari buruzko hausnarketa bat egiteko asmoz.
Gizartearen bilakaeraren zati bat gordeta dago lurpean. Historia, erlijioa, elikadura, genetik edo ekonomia arakatu ahal dira arkeologiatik. Honek kultura materialetik abiatuta egiten ditu planteamenduak, hau da, egunero erabiltzen diren -eta arrazoi batengatik edo beste batengatik- denboraren kapsuletan gordeta geratzen diren objektu horietatik abiatuta.Arkeologia aztarnategien eta hondakindegien arteko kontzeptuzko harremanak azken garai honetan pizgarri handia bilakatu dira sorkuntza garaikideko praktiketan.
Shaf artista sortzaile bat da eta aspaldian hasi da arkeologia bitartekoak sartzen bere lanetan. Oiassorekin duen harremana aspalditik dator; ia 2006tik, museoa inauguratu zenetik. Ikus-entzunezko obran, eskulturan, pinturan, argazkian eta instalazioetan egituratutako erakusketa bat proposatzen du oraingo honetan. Arkeologiaren jarduerari esker, deskubritu ahal diren hiri guneetan gordeta dauden planoak dira abiapuntua. Ondoren, informazioa eraikitzeko prozesuen bilakaerari jarraituz garatzen da; betiere informazio hori ezezaguna den guztia gizatiartzen duten, eta emozioa zein sentimendua eransten duten eta hasierako pertzepzioa itxuraldatzen giltzarrien sortzaile gisa ulertuz.
Geroagoko estadio batean, hirikoa eta aldi berean kalekoa, bakartia, taldekoa eta elkartasunezkoa den arkeologia utopiko batek birsortzeko eta birziklatzeko duen gaitasuna planteatzen du.