Baskonia
Bitarteko lurra
Erakusketa batez ere, k.o. VI eta VII. mendeetako ehorzketa ohituretan oinarritzen da. Garai horretan, Baskoniaren istorioa, Franko eta Bisigotu erresumen arteko mugan kokatuta egoteagatik baldintzatuta egon zen. Orain dela urte gutxi arte, garai horri buruz genekiena, funtsean, idatzitako iturrietatik zetorren. Hala ere, ikerkuntza arkeologiko berrienek, norabide kopernikarra eman diete gure ezaguerei, aurkitutako zenbait hilerrien ehorzketa ohiturak, ipar Pirineoko errituekin lotura estua daukatela ikusita.
Nekropoli hauetan hilotzak, jantzita, bere atu pertsonalekin eta bizidunek bere hildako senideen hilobietan uzten zituzten eskaintzekin lurperatzen ziren: ezpata bezalako armak, lantza puntak edo borrokarako aizkorak; objektu pertsonalak, eraztunak, lepokoak edo apaindutako gerrikokisketak bezalakoak; ehorzte-gordailuak, zeramika, brontzezko ontziak edo beirazko ontziak bezalakoak. Material hauek guztiek, Baskoniako ingurunetik urrundutako eremuekin harremanak mantentzen zituen gizarte hierarkizatu bat islatzen dute.
Erakustaldian Araba eta Bizkaiko museo arkeologikoetatik, Nafarroako Gobernutik eta Elorrioko Udaletik datozen 100 pieza baino gehiago daude ikusgai, hauetariko batzuk, orain dela gutxi egindako indusketetan aurkitutakoak.