ABUZTUAN OIASSON

OIASSO MUSEOAK HIRIKO ONDARE ARKEOLOGIKOA EZAGUTZEKO BISITA GIDATUAK ESKAINTZEN DITU
GAINERA, DOAKO BISITA GIDATUAK HASIKO DIRA "MEGALITOAK. ESPAZIO SAKRATUAK ETA LURRALDE-ERREFERENTEAK "

Oiasso Museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu Irunek erromatarren garaian duen ondare arkeologiko aberatsa ezagutzeko: portua eta bertako biltegiak, terma publikoak, nekropolia eta Oiasso inguruko meatze-ustiategiak, duela 2.000 urte egungo Irun hartzen zuen hiria.

BISITA GIDATUAK OIASSO MUSEORA

Ostiralero, 11:30etan euskaraz eta 12:30etan gaztelaniaz, museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu bere erakusketa iraunkorrean. Bertan, larruz eta egurrez landutako objektuak, merkataritzari eta arrantzari buruz hitz egiten diguten material arkeologikoak edo goi inperioko hiri erromatar baten eguneroko bizitza nabarmentzen dira: dieta, janzkera, idazketa, aisia edo erlijioa.

IRUGURUTZETAKO MEATEGI ETA LABEETARA BISITA GIDATUAK

Larunbatero, 11:00etan, Oiasso museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu Irugurutzeta meategietan. Bertan, Euskadiko kiskaltze-labeen bateriarik handiena dago eta Aiako Harriko meatzaritzaren jatorria ezagutu dezakegu. Bisitaren topalekua Irugurutzeta paraje naturalean bertan izango da.

XANTALEN NEKROPOLIRA BISITA

Igandero, 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz, bisita gidatuak egiten dira TIR Tour Irun Romano APP-ren laguntzarekin, aurkikuntza arkeologikoak izan diren lekuetatik ibilbide interaktiboa, Xantalen ermitan (erromatarren garaiko aztarnategi arkeologikoa) nekropolia bisitatzea barne.

Bisita gidatuek 5,75 euroko tarifa orokorra eta 4,00 euroko tarifa hobariduna dute. 6 urtetik beherako haurrentzat doakoak dira.

"EMAKUMEEK DIOTE" ETA "MEGALITOAK. ESPAZIO SAKRATUAK ETA LURRALDE-ERREFERENTEAK ", ALDI BATERAKO DOAKO BI ERAKUSKETA OIASSON

"Emakumeek diote" erakusketa balio handiko pieza arkeologikoak miresteko aukera bikaina da, lehenago beren jaioterritik, Meridatik, kanpo inoiz erakutsi ez direnak eta erromatarren garaiko emakumeen bizitzaren hainbat alderdiren lekukotza ematen dutenak. Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiari eta hiri horretako Monumentu Partzuergoari esker iritsi dira Irunera.

"Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak" Euskal Herriko monumentu megalitikoei buruz inoiz egin den bildumarik osatuena da, 150 pieza original baino gehiago, duela milaka urte eraiki zituzten gizarteetara modu errazean hurbiltzeko aukera ematen dutenak. Larunbatero, 11:30etan euskaraz eta 12:30etan gaztelaniaz, doako bisita gidatuak egingo dira Irunera iritsi den erakusketa honetan, Bilboko Arkeologi Museoaren eskutik.

Erakusketak doakoak dira eta museoaren ohiko ordutegian daude eskuragarri. Informazio gehiago eta erreserbak: 943 63 93 53