Hiri eta kai erromatarrak
XXVIII Cursos de Verano de la Universidad del País Vasco
2009ko Uztailaren 13 eta 14an
Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Hiri eta kai erromatarrak” izenburuko udako ikastaroa antolatzen du, eta 2009ko uztailaren 13 eta 14an emango da Museoko ekitaldi-aretoan.
Duela gutxi publikoarentzat ireki den Irungo Oiasso Erromatar Museoak izen bereko hirian burututako arkeologia-ikerketen emaitzak jasotzea du helburu, portu-identitateari eta kokagunearen hiri-izaerari arreta berezia eskainiz, baita hiri-izaerari eta baskoien lurraldean duen kokapen estrategikoari, alegia Tarragonatik datorren galtzadaren amaieran eta Hispania eta Akitaniaren arteko mugan kokatuta dagoen guneari ere.
Lurralde antolamendu erromatarraren eredurik aurreratuenak hiriak, portuak eta komunikabideen hasierak edo amaierak elkartzen ziren guneetan gertatzen ziren; hiru elementu horiek elkartzeak inpaktu handieneko ekonomiaren eta lurraldearen eskema zehaztea dakar administrazio erromatarrean. Atalantikoko eta Mediterraneoko (Tirreno eta Adriatiko) baita inguruneko zein Iberiar penintsulako (Kantabria, Cádiz, Sangunto, adibidez) garrantzi handiko hainbat portu erreferentzia hartuta, unitate hauen bilakaeraren dinamika kronologikoak eta sortzen duten mekanismo ekonomikoa aurkeztuko dira; baita, aldi berean, unitate hauek nola behar dituzten ere, pertsonen eta merkantzien sarrera eta irteera gisa.
Irun Hiriko Udalarekin lankidetzan.
Ikastaroko zuzendariak:
- Juan Santos Yanguas jn. Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.
- Mercedes Urteaga Artigas and. Oiasso Museoa. Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.