MEGALITOAK

ERAKUSKETA: MEGALITOAK. ESPAZIO SAKRATUAK ETA LURRALDE-ERREFERENTEAK  2024/06/14 -2024/11/24 Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Europako Arkeologia Jardunaldien barruan, honako erakusketa hau aurkeztu du: "Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak" erakusketa ekainaren 14tik azaroaren 24ra bitartean izango...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB XXIV.  BIDASOKO NAZIOARTEKO ZINEMALDI  ARKEOLOGIKOA AZAROAREN 11TIK 16RA ospatu da 2024ko Azaroak 11-16 Azaroaren 11tik 16ra arte izan da. Bitarte horretan, 30 bat film inguru emango dira; tartean, Sherlock Holmes gaztea...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Irugurutzetako Meatzeak

Irugurutzetako ondare eremuan meatze galeriak eta minerala erretzeko labeak daude. Aiako Harriko eta haren inguruko meatzeak ustiatzen erromatarren garaian hasi baziren ere, Irugurutzetan ikus daitezkeen egiturek zerikusia dute XX. mendeko meatze...

Museoa

Gehiago Irakurri

HISTORIA - ZIENTZIA ZIKLOA

HISTORIA - ZIENTZIA Zikloa:  Emakumeak: sexua eta ugalketa. kontatu gabeko istorioa Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak abian jarri dute "Historia – Zientzia" urteko zikloaren bigarren edizioa. Ziklo honen helburua...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Erakusketak

Urtean zehar, museoak behin-behineko erakusketak egiten ditu hainbat gairi buruz. Oro har, arkeologia, eta bereziki, mundu klasikoa, badira ere ohiko protagonistak, arteari eta historiari buruzko erakustaldiak ere egiten dira Oiasson. Irunek izan zuen iragan urruna eta iragan hurbila dira herritarrei intereseko gaiak hurbiltzeko lantzen den beste ardatzetako bat.

Jarduerak

Museo bat baino askoz ere gehiago da Oiasso: kulturarako gunea eta denboran iragan klasikoraino bidaiatzeko atea. Jende guztiarentzat eta profil guztientzat diseinatu dira museoak programaturiko jarduerak. Batzuk, kontzertuak edo berriketaldiak, ateen barrualdean egiten dira; beste batzuek plaza ere hartzen dute, beste leku batzuetara ateratzen dira eta urruneko lurretara bidaian joan ere egiten dira. Gure proposamenak hurbiletik jarraitzeko, online agenda begiratu besterik ez duzu egin behar, edo bestela gure newsletter-ean harpidetu.

Familian

Antzinako Erromaren erakargarrietako bat da oso gustuko dutela helduek nahiz etxeko gazteenek. Horrexegatik, aukera ezin hobea da museoa familian ikustea. Horretarako, hainbat aukera daude: Herkules heroiak gidatzen utzi bildumaren enigmak argitzeko, nahiz Arkeolab tailerrean arkeologo bilakatu, bai eta urtebetetzea erromatar eran osatu ere.

Hezkuntza

Museoko hezkuntza programaren helburu nagusia da Oiasso hiri erromatarra Irunekin identifikatzea, indigenen eta erromatarren bizimodua ezagutuz, lekuko hondakin arkeologiko garrantzitsuenak aztertuta.

Bisita gidatuak erakusketa iraunkorrera, behin-behineko erakusketetara, Xantalen ermitara eta Irugurutzetako meatze ingurura bereiz edo hainbat formatutan konbinatuta egin daitezke.

2024-2025eko Hezkuntza Programa deskargatu

FICAB HEZKUNTZA SAILA

XXIV. FICAB Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa 2024/11/11– 2024/11/16

Ficabeko Hezkuntza saioak ikastetxeei bereziki zuzenduta, bere helburu kurrikularrei lotuta eta alde didaktikoak zaintzen dituzten emanaldiak eskaintzen ditu.

NORENTZAT: Bigarren Hezkuntzari eta Batxilergoko ikasleentzako

Doako sarrera. Eserleku mugatuak.

Erreserba egitea beharrezkoa da. 943 63 93 53

ARK MO egitasmoa:

ikastetxeek beraien ikasleekin inguruan duten ondareari buruz sortutako film laburrak (5 minutu) aurkeztu dezakete zinemaldian, urriaren 15 a arte.

FICAB IBILTARIA Hezkuntza Saila.

2020. urtean FICABek hogei urte bete zituen egoera berezi batean. Interesa duten ikasle askorengana iristea lortu genuen FICAB jaialdia ONLINE formatuan eskainiz.

Ikasturte osoan zehar film hautaketa bat zuen eskura ipini dugu ikastetxeetan ikusi ahal izateko. FICABeko Hezkuntza Sekzioko film irabazleak eta unitate didaktikoak dituzten filmak ikastetxeei eskaintzea oso aukera interesgarria dela uste dugu. Egitasmoak arkeologia eta historia modu erraz eta hezigarrian gerturatzea dauka helburu.

Deskargatu FICAB IBILTARIA Programa

AGENDA

Azaroa   2024
A A A O O L I
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA