ERAKUSKETA: NEANDERTALAK

2025/04/11 - 2025/08/31
ERAKUSKETA: "NEANDERTALAK: ezagutu beste gizadia Mendebaleko Pirinioetan"
"Neandertalak. Ezagutu beste gizadia mendebaleko Piririoetan" da Arkeologi Museoak, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko beste museo eta material arkeologikoen biltegiekin elkarlanean antolatutako aldi baterako erakusketa. Erakusketak ikusleak gonbidatzen ditu gaur egun Euskal Herria deritzogun lurraldean bizi izan ziren Neandertalen unibertso zirraragarria esploratzera. Erakusketaren helburu nagusia da neandertalak benetan nor izan ziren eta zer nolako historia luze eta harrigarria izan zuten lurralde honetan argitzea da. Neandertalen biologia, euren bizimoduak, eboluzio-prozesua eta desagertzearen zergatiak gaur egungo ikerketa arkeologikoaren erdigunean daude, eta euskal erregistro arkeologikoak ekarpen nabarmenak egiten ari da arlo horietan.
Hamaika beira-arasa, panel ugari eta Emmanuel Roudier artista ezagunak ilustratutako formatu handiko hainbat eszenaren bidez, gizarte neandertalek mendebaldeko Pirinioetako lurretan utzitako ondare arkeologiko zabala erakusten da. Gordailutik, BIBATetik, Nafarroako Gobernutik eta Bilboko Arkeologia Museotik ekarritako izaera desberdineko 150 pieza originalek aberastu egiten dute erakusketa, Foru museoak bultzatuta eta koordinatuta, antzeko gaiak dituzten beste museo batzuetan zehar ibiltzeko asmoz.
Erakusketaren komisarioa Joseba Ríos Garaizar, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Saileko ikertzailea, eta Asier Gómez-Olivencia, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Geologia Saileko ikertzailea izan dira.
Publiko guztientzako erakusketa.
Doako sarrera
Erakusketaren ORDUTEGIA:
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00 - 19:00
Igandeetan 10:00-14:00
Astelehenetan itxita