MEGALITOAK

ERAKUSKETA: MEGALITOAK. ESPAZIO SAKRATUAK ETA LURRALDE-ERREFERENTEAK  2024/06/14 -2024/11/24 Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Europako Arkeologia Jardunaldien barruan, honako erakusketa hau aurkeztu du: "Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak" erakusketa ekainaren 14tik azaroaren 24ra bitartean izango...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB XXIV.  BIDASOKO NAZIOARTEKO ZINEMALDI  ARKEOLOGIKOA AZAROAREN 11TIK 16RA ospatu da 2024ko Azaroak 11-16 Azaroaren 11tik 16ra arte izan da. Bitarte horretan, 30 bat film inguru emango dira; tartean, Sherlock Holmes gaztea...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Irugurutzetako Meatzeak

Irugurutzetako ondare eremuan meatze galeriak eta minerala erretzeko labeak daude. Aiako Harriko eta haren inguruko meatzeak ustiatzen erromatarren garaian hasi baziren ere, Irugurutzetan ikus daitezkeen egiturek zerikusia dute XX. mendeko meatze...

Museoa

Gehiago Irakurri

HISTORIA - ZIENTZIA ZIKLOA

HISTORIA - ZIENTZIA Zikloa:  Emakumeak: sexua eta ugalketa. kontatu gabeko istorioa Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak abian jarri dute "Historia – Zientzia" urteko zikloaren bigarren edizioa. Ziklo honen helburua...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

"ONDAREAREN KUDEAKETA ETA HEDAPENA ESPAZIO DIGITALEAN"

Uda Ikastaroak UPV-EHU 2022

IRAILAK 1, osteguna

HIZKUNTZA: gaztelera

Ikastaroa irailaren 1ean izango da eta izena ematea doakoa da.

Izen-emateak 943 63 93 53 telefonoan eta helbidean egin daitezke.

Irungo Udala eta EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa elkarlanean ari dira duela 15 urte, Oiasso Museoan, Udako Ikastaroen barruan, Mundu Klasikoari lotutako ikastaro edo jarduera bat egiteko. Oiasso Museoak, EHUko Udako Ikastaroen Fundazioarekin batera, jarduera berri bat antolatu du Udako Ikastaroen barruan: "Ondarearen kudeaketa eta hedapena espazio digitalean. Bildumak online katalogatzea eta argitaratzea Dedalor sistemarekin". Render S.L.ko Alejandro Peñaren eta Prehistòria de Valènciako Museuko Manuel Gozalbesen eskutik.

Museoek informazio ordenatua, zehatza, eguneratua eta sendoa izan behar dute uneoro bildumak eta jarduerak zorrotz kontrolatzeko. Oiasso Museoak eta EHUko Udako Ikastaroen Fundazioak Valentziako Historiaurrearen Museoan garatutako katalogazio integralaren metodoaren hasi-masiak azalduko dituzte. Render SL enpresaren laguntzarekin egin dute bildumak kudeatzeko sistema berri hau, eta aukera ematen du unean bertan webgunean argitaratzeko. 

Alejandro Peña ondare kultural materiala, immateriala eta ahozko memoria kudeatzeko kode irekiko Dédalo (dedalo.dev) software-tresna garatzen duen lantaldeko kidea da. 1998tik, laguntza teknikoa eman du ondarea (arkeologikoa, etnologikoa, numismatikoa, dokumentala, ahozko historia, etab) katalogatu eta ikertzeko zenbait proiektu ezarri, garatu eta argitaratzeko. Proiektu horien artean daude monedaiberica.org, ARCH proiektuaren barruan, edota askotariko erakundeen bildumak sistematizatzea eta sarean argitaratzea: Quart de Poblet-eko Museo Birtuala, Valentziako Historiaurreko Museoa, Landa Inguruneko Bizitzaren Museoa, Kataluniako Memorial Demokratikoaren dokumentu-funtsa, mujerymemoria.org (New York-eko City Unibertsitateak finantzatua), Nafarroako Memoriaren Institutuaren artxiboa eta Berlingo Unibertsitate Askearen Greziako Okupazioaren Garaiko Oroitzapenen artxiboa, besteak beste. 

Manuel Gozalbes Valentziako Historiaurreko Museoko kontserbatzailea da, eta iberiar penintsulako antzinako numismatikaren arloan egin ditu ikerketak, batik bat.  Erakunde hartan «Diruaren historia» izeneko areto iraunkorraren arduraduna da, eta numismatika lantzeko aldi baterako zenbait erakusketaren antolatzailea izan da. Azken urteotan, Valentziako Historiaurreko Museoan Dédalo aplikazio ezartzeko lanetan jardun du, eta eredu digital horren konfigurazioan lortutako esperientziaren ondoren, monedaiberica.org katalogoa abiarazi zuen, Valentziako Unibertsitatearekin elkarlanean. Asmo handiko proiektua da, eta Antzin Aroko iberiar penintsulako txanponak ikertzea eta ezagutzera ematea du helburutzat (K. a. VI eta I. mendeen artekoak).

Hona hemen ikastaroaren programa:  

9:00-11:00 «Bilduma eta inbentarioen kudeaketa (Dédalo)»

11:00-11:30 Atsedenaldia

11:30-13:30 «Datu normalizatuak eta argitalpen digitala. Kudeaketa jasangarri baterantz»

15:30-17:30 «Kudeaketa eta argitalpena, kasu praktikoak: fitxatik APIra»

DONEJAKUE Ikastaroa II

DONEJAKUE, OINEZ SORTZEN DA BIDEA. HISTORIA, ARQUEOLOGIA, ARTEA, MITO ETA KONDAIRA DONEJAKUETARRAK II

Otsaila-maiatza 2022

Oraingo honetan Donejakue Bidea ikuspuntu arkeologiko eta historikoago batetik berrartuko dugu, tradizioaren arabera Apostoluaren gorpua iritsi zen garaiko lurralde galegotik hasita, ikastaroaren lehendabiziko zatian ikusi ez genituen beste ibilbide batzuetaraino, Iparraldeko Bidea kasu. Gainera, ospe urri duten edota berreskurapen bidean dauden beste zenbait bideren historia eta aztarna arkeologikoak ikusiko ditugu.

Hizkuntza: gaztelera

Izen ematea Urtarrilaren 11tik aurrera.

Inskripzio orria deskargatu zaitez

ORDUTEGIA AUKERAN

- Asteartea: otsailaren 8tik maiatzaren 10era. Arratsaldetan: 18:00etatik 19:00etara

- Osteguna: otsailaren 10etik maiatzaren 8ra. Goizetan: 11:00etatik 12:00etara  

PROGRAMA

- Sarrera. Apostuluaren etorrera gogoratuz. Tradizioaren arabera aipatutako kokalekuen ikuspegi arkeologikoa.
- Aitzinako Astorga-Bordele erromatar galtzadaren inguruko azken berritasun arkeologikoak Nafarroan.
- Konpostelarako bideak Irunen. Aitor Puche irakasle gonbidatu gisa.
- Iparraldeko Bidea Euskadin.
- Iparraldeko Bidea lurralde astur-kantauriarrean.
- Montserrat, erromesaldi katalandarren bihotza Zaragoza eta Tutera, Ebroko Bidearen zaindari.
- Andre Santxa: emakume gotzain bat Iruñako apezpikutzaren buru. Aizpea Goenagarekin irakasle gonbidatu gisa.
- Artilearen Bidea. Abeltzain, ile moztaile eta merkatarien norabidean.
- Zilarraren Ibilbidea, mila urtetik gorako bidea Portugal eta Donejakue Bidea: bere ibilbide historikoa.
- Sanabrestar Bidea eta beste zenbait ibilbide.

Una vez fuimos Roma

Euskal unibertsitateko Udako IkastaroaK: Una vez fuimos Roma

Datak: 2021ko irailaren 2a eta 3a

Irungo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea elkarlanean ari dira Oiasso Erromatar Museoak eta Gordailuak EHUren udako ikastaroa har dezaten "Una vez fuimos Roma".

Tiber ibaiaren azken zatian, Tirreno itsasoaren kostaldetik gertu, pasabide natural baten ondoko giza kokagune txiki bat handitzen hasi zen, denborak aurrera egin ahala, auzokoen bizkar eta, azkenean, milioika kilometro koadroko lur eremu bat menderatzera iritsi ziren. Erromak eta erromatarrek inguruko hiri etruriarren lurraldeak konkistatu zituzten lehenik, Italiako penintsularen gainerakoa gero eta, mendebaldera eta ekialdera itsasoz zabaldu ostean, egungo Eskoziaren eta Libiako basamortuaren mugetara, Mesopotamiara eta Kanariar Uharteetan industriak sortzera ere iritsi ziren.

Erromako Inperioa gertakari historiko apartekoa izan zen, eta orainaldian interesa, inspirazioa eta lilura eragiten ditu oraindik ere. Zenbait kasutan, mendebaldeko gizartea esaten diogunaren kulturaren sorreraren parte izateagatik. Baina Txina Handian, Afrikako herrialdeetan edo Polinesian ere, Erromako erreferentea behin eta berriz barneratzen eta txertatzen da, naturaltasunez, eguneroko bizitzan.

Erromako zenbat gauzak diraute gaur egun?

Inperioaren kultura herentziak indarrean dirau legeetan, hirigintzan, arkitekturan, gastronomian, higienean, arte eszenikoetan…; behin eta berriz agertzen da gaia TBko serieetan, zineman, komikietan, eleberrietan… aisialdirako, bidaietarako, turismorako baliabideetan…

Oiasso museoarekin lotuta antolatutako lehen Uda Ikastarotik 15 urte igaro diren honetan, mendiko herriekin, meatzaritzarekin, komunikazioko bideekin, portuekin, termekin, harrobiekin eta azkenaldiko ikerketei esker Erromako iraganari buruz agerian geratu diren gainerako alderdi garrantzitsuekin lotutako gaiak landu ostean, aurten, antropologiarekin zerikusia duen proposamen batekin gatoz, aldi berean etorkizun hurbileko fasearen abiapuntuko hausnarketa ere izango dena.

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

 
HELBURUAK

Iraganeko gertakari historiko aparta batek, Erromako Inperioak, geure orainaldian utzi duen eta oraindik ere bizirik dirauen ondarea aitortzea.

Eta aitortza hori egitean, gainera, ondare horretatik gaur egungo testuinguruan ordezkaritza eta eragin handiena duten adierazpenak identifikatzea.

Erromako herentzia berriz geureganatzearen adibide nabarmenak aurkeztea.

 
ZUZENDARIAK

María Mercedes Urteaga ArtigasGipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa, Arkeologia teknikaria /Técnica en Arqueología (Donostia)

Elena Torregaray PagolaUPV/EHU, Estudios Clásicos (Vitoria- gasteiz)

 
Matrícula

Matrícula epea irailaren 2 arte.

Ikastaroaren data: 2021ko Irailaren 2a eta 3a.

Balio akademikoa: 20 ordu

Informazio gehiago eta matrikula egiteko: página web

 

AL-ANDALUS-eko AZTARNEN ATZETIK II

AL-ANDALUS-eko AZTARNEN ATZETIK: HISTORIA ETA ARKEOLOGIA II

Apirila-Ekaina 2021

Izen emateko orria deskargatu

Ikastaroak Al-Andalus-eko historia eta kulturan murgilduko gaitu, Cordobako Kalifatoa 1031an desagertzen denetik, XVII. mende hasieran moriskoak kanporatuak izan ziren arte, Errege Katolikoek Granadako erreinua 1492an konkistatu zutenekoa ahantzi gabe. Penintsulako kristau erresumekin harremanak, Iruña / Nafarroako erresuma barne, aztergai izango dira, kultura andalustarraren alderdi intelektualak eta garaiko arkitektura monumentalaren adibide nagusiak ere landuko direlarik.

Ikastaroa gaztelaniaz izanen da.

Izen ematea martxoaren 2tik aurrera.  

ORDUTEGIA

- Saio presentzialak:

Asteartea: apirilaren 6tik ekainaren 22ra. Arratsaldetan: 18:00etatik 19:00etara

Osteguna: apirilaren 8tik ekainaren 24ra. Goizetan: 11:00etatik 12:00etara 

- Onlineko saioa:

Astearteak apirilaren 6tik ekainaren 22ra. Arratsaldetan, 16:00etatik 17:00etara.

AGENDA

Azaroa   2024
A A A O O L I
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA