MEGALITOAK

ERAKUSKETA: MEGALITOAK. ESPAZIO SAKRATUAK ETA LURRALDE-ERREFERENTEAK  2024/06/14 -2024/11/24 Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Europako Arkeologia Jardunaldien barruan, honako erakusketa hau aurkeztu du: "Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak" erakusketa ekainaren 14tik azaroaren 24ra bitartean izango...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB XXIV.  BIDASOKO NAZIOARTEKO ZINEMALDI  ARKEOLOGIKOA AZAROAREN 11TIK 16RA ospatu da 2024ko Azaroak 11-16 Azaroaren 11tik 16ra arte izan da. Bitarte horretan, 30 bat film inguru emango dira; tartean, Sherlock Holmes gaztea...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Irugurutzetako Meatzeak

Irugurutzetako ondare eremuan meatze galeriak eta minerala erretzeko labeak daude. Aiako Harriko eta haren inguruko meatzeak ustiatzen erromatarren garaian hasi baziren ere, Irugurutzetan ikus daitezkeen egiturek zerikusia dute XX. mendeko meatze...

Museoa

Gehiago Irakurri

HISTORIA - ZIENTZIA ZIKLOA

HISTORIA - ZIENTZIA Zikloa:  Emakumeak: sexua eta ugalketa. kontatu gabeko istorioa Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak abian jarri dute "Historia – Zientzia" urteko zikloaren bigarren edizioa. Ziklo honen helburua...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Hiri eta kai erromatarrak

XXX curso upv

XXVIII Cursos de Verano de la Universidad del País Vasco

2009ko Uztailaren 13 eta 14an

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Hiri eta kai erromatarrak” izenburuko udako ikastaroa antolatzen du, eta 2009ko uztailaren 13 eta 14an emango da Museoko ekitaldi-aretoan.

XXX curso de verano UPVDuela gutxi publikoarentzat ireki den Irungo Oiasso Erromatar Museoak izen bereko hirian burututako arkeologia-ikerketen emaitzak jasotzea du helburu, portu-identitateari eta kokagunearen hiri-izaerari arreta berezia eskainiz, baita hiri-izaerari eta baskoien lurraldean duen kokapen estrategikoari, alegia Tarragonatik datorren galtzadaren amaieran eta Hispania eta Akitaniaren arteko mugan kokatuta dagoen guneari ere.

Lurralde antolamendu erromatarraren eredurik aurreratuenak hiriak, portuak eta komunikabideen hasierak edo amaierak elkartzen ziren guneetan gertatzen ziren; hiru elementu horiek elkartzeak inpaktu handieneko ekonomiaren eta lurraldearen eskema zehaztea dakar administrazio erromatarrean. Atalantikoko eta Mediterraneoko (Tirreno eta Adriatiko) baita inguruneko zein Iberiar penintsulako (Kantabria, Cádiz, Sangunto, adibidez) garrantzi handiko hainbat portu erreferentzia hartuta, unitate hauen bilakaeraren dinamika kronologikoak eta sortzen duten mekanismo ekonomikoa aurkeztuko dira; baita, aldi berean, unitate hauek nola behar dituzten ere, pertsonen eta merkantzien sarrera eta irteera gisa.

Irun Hiriko Udalarekin lankidetzan.

Ikastaroko zuzendariak:

  • Juan Santos Yanguas jn. Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.
  • Mercedes Urteaga Artigas and. Oiasso Museoa. Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.

Saltus, kontzeptu geografikoa, administratiboa ala ekonomikoa?

XXX curso upv

Euskal Herriko Unibertsitateko XXVII. Uda Ikastaroak

2008ko uztailaren 23a eta 24a

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Saltus, kontzeptu geografikoa, administratiboa ala ekonomikoa?” izenburuko udako ikastaroa antolatzen du, eta 2008ko uztailaren 23 eta 24an emango da Museoko ekitaldi-aretoan.

XXX curso de verano UPVEuskal Herriko erromatartasunaren kontzeptua Esopok alegia batean erdipurdiko atleta harroputz bati buruz kontatzen duenarekin alderatu daiteke. Atleta hori harro-harro eginda zebilen Rodaseko kirol joko batzuetan sekulako jauzia egin zuela eta. Auzokoek, balentria hori entzuteaz asper-easpen eginda, eta protagonistak haien aurrean sekula ekintza hura errepikatu gabe, “Hic Rodus, hic saltus” (hau Rodas duk, egin jauzi hemen) oihupean saiakera berri bat moztu zuten.

Tradizionalki erromatarrek Euskal Herrian izan zuten eragina aztertzean bi esparru bereizten ziren: batetik, atlantikoa edo kantauriarra, saltus izenekoa, basotsua, malkartsua eta hiri-sarerik gabea, zeinean erromatarren eraginak ez baitzuen apenas ondoriorik izan; eta bestetik, esparru mediterraneoa, ager deitua, nekazaritzarekin lotua eta urbanoa, modu normalizatuan edo estandarizatuan "erromatartua". Ikusteko modu hori, nahiz eta erromatar iturriko batere aipamenik egon ez, eta hori egiaztatuko lukeen arkeologia probarik ere ez, herrialdearen memoria kolektiboan sustraitu egin da erromatar garaiari dagokionez. Hitz horiek, saltus eta ager, behar bezala aztertuz gero, abiapuntu berri batean kokatzen gara; abiapuntu desberdinean; marko horretan saltus vasconum-aren aipamenek interpretazio desberdinak izan litzakete, eta batez ere, historikoki ibilbide handiagokoak, antzinate berantiarrera iristen diren beste errealitate osagarri batzuekin lotuta.

Programak, lehenik eta behin -inperioaren testuinguru orokorrean- saltus-aren inguruan testu klasikoetan egiten diren aipamenak biltzea proposatzen du, horrela hitz horrek izan litzakeen adiera desberdinak eta termino horiek errealitate jakin batzuekin duten lotura aztertzeko; bide batez aztertuko litzateke saltus-en eta ekonomiaren –funtsean artzantza ekonomia- arteko harremana, edota ingurune basotsuetako erlijio-alderdiak. Azterketa hori egindakoan, iturrietan saltus gisa hartzen diren errealitateen (Ipar Afrika, Italia edota inperioko beste leku batzuk) adierazpenez jardungo da, eta planteamendu berriak aztertuz eta planteamendu horiek euskal lurraldeetan dituzten ondorioekin amaituko da.

Irun Hiriko Udalarekin lankidetzan.

Ikastaroko zuzendariak:

  • Juan Santos Yanguas jn. Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.
  • Mercedes Urteaga Artigas and. Oiasso Museoa. Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.

Jabegoa eta mendiko herrien integrazioa estatu erromatarrean

XXX curso upv

Euskal Herriko Unibertsitateko XXVI. Uda Ikastaroak

2007ko uztailaren 26a eta 27a

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Jabegoa eta mendiko herrien integrazioa estatu erromatarrean: baskoiak, isaurioak eta herri alpetarrak” izenburuko udako ikastaroa antolatu zuen, eta 2007ko uztailaren 26 eta 27an eman zen Museoko ekitaldi-aretoan.

XXX curso de verano UPVIkastaroak azterketa konparatiboa egin zuen mendietan bizi ziren eta erromatarrei aurre egin behar izan zieten herrien konkista eta menderatze prozesu desberdinen artean. Azterketa horrek balio izan zuen kasu bakoitzean burututako prozesua ulertzeko (erresistentzia, defentsa-sistemak, erasorako eta lurraldea kontrolatzeko estrategiak, etab.) Gainera, herri horietako bakoitza erromatarren eskema juridiko, administratibo eta ekonomikoan integratzeko mekanismo eta moduetara ere hedatu zuten konparazio hori. Horrela, hobeto ulertzen dira haietako bakoitzak burutu zituzten prozesuak eta eredu erromatarrean integratzen gertatu ziren emaitza desberdinak.

Horretarako, harreman horietako oinarrizko hiru alderdi aztertu ziren:

  • Baskoien antolakuntza-moduak, desberdinak izan al ziren, Erromaren begietarako, isaurioen aldean, Alpeetako herrien aldean edo beste “mendiko herri” batzuen aldean?
  • Herri horiek integratzeko prozesuari buruz antzinako historiografiak duen ikuspegiak eredu tipifikatuak jarraitzen al ditu, ala desberdina gertatzen da kasu batean eta bestean?

Ikastaroko zuzendariak:

  • Juan Santos Yanguas jn.Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU
  • Mercedes Urteaga Artigas and. Oiasso Museoa. Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.

Erromanizazioa eta indigenen nortasuna Arku Atlantikoan

XXX curso upv

XXX curso de verano UPVErromanizazioa eta indigenen nortasuna Arku Atlantikoan” izenburuarekin Euskal Herriko Unibertsitateak Donostiako Miramar jauregian antolatutako udako ikastaroaren barruan, jardunaldietako bat Oiasso Erromatar Museora lekualdatu zen. Ikastaroaren programan adierazten zen bezala, "garrantzi berezia ematen zaio saio honi; izan ere, tratamendu espezifikoa ematen zaio, gaitzat hartuta nola zenbait museoren (Mérida, Conimbriga eta Irun) diskurtso museologikoek eta museografikoek islatzen duten erromatarren garaian Iberiar Penintsularen iparrean elkarbizitzen zen nortasun bikoitza, erromatarra eta indigena alegia".

AGENDA

Jarduerak

Azaroa   2024
A A A O O L I
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA