MEGALITOAK

ERAKUSKETA: MEGALITOAK. ESPAZIO SAKRATUAK ETA LURRALDE-ERREFERENTEAK  2024/06/14 -2024/11/24 Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Europako Arkeologia Jardunaldien barruan, honako erakusketa hau aurkeztu du: "Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak" erakusketa ekainaren 14tik azaroaren 24ra bitartean izango...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB XXIV.  BIDASOKO NAZIOARTEKO ZINEMALDI  ARKEOLOGIKOA AZAROAREN 11TIK 16RA ospatu da 2024ko Azaroak 11-16 Azaroaren 11tik 16ra arte izan da. Bitarte horretan, 30 bat film inguru emango dira; tartean, Sherlock Holmes gaztea...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Irugurutzetako Meatzeak

Irugurutzetako ondare eremuan meatze galeriak eta minerala erretzeko labeak daude. Aiako Harriko eta haren inguruko meatzeak ustiatzen erromatarren garaian hasi baziren ere, Irugurutzetan ikus daitezkeen egiturek zerikusia dute XX. mendeko meatze...

Museoa

Gehiago Irakurri

HISTORIA - ZIENTZIA ZIKLOA

HISTORIA - ZIENTZIA Zikloa:  Emakumeak: sexua eta ugalketa. kontatu gabeko istorioa Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak abian jarri dute "Historia – Zientzia" urteko zikloaren bigarren edizioa. Ziklo honen helburua...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Bainu-erritua Erroman: higienea, aisia eta gizarte-harremanak

Bainu-erritua Erroman

Bainu-erritua Erroman: higienea, aisia eta gizarte-harremanak

Euskal Unibertsitatearen Uda Ikastaroa. Gordailua-Museo Oiasso (Irun), 20 y 21 de junio 2019

Cartel CursoVerano UPV2019 wKultura erromatarra gailendu zen konkistatutako lurralde guzti-guztietan. Adrianoren harresitik, Britanian, Libiako basamortura, eta Herkulesen zutabeetatik Eufratesera. Txoko guztietara zabaldu zen eguneroko ohiturak estandarizatzera iritsi zen bizimodu hori. Moneta, hizkuntza, jantzi, gastronomia, jainko eta ikuskizun komunak, Inperioaren mugen barrualdean bizi ziren milioika pertsonentzat. Eta elementu kultural komun horien artean, bereziki nabarmena da bainuaren errituari lotutakoa.

Erromak uztartu egin zituen tradizio italikoa eta Gimnasioko bainu greziarraren kontzeptua, eta nahasketa horretatik programa berri bat sortu zuen, instalazio jakin batzuez lagunduta: termak. Hasierako establezimendu errepublikanoak handitzen joan ziren pixkanaka, milaka metro karratu izatera iritsi arte. Gune zabalak ziren oso, eta bertan dendak, jatetxeak, auditorioak eta liburutegiak ere egoten ziren. Publikoak zein pribatuak izan zitezkeen, eta luxuzko etxeetan ezin ziren falta.  Oiasson (Irun) aurkitutako terma publikoek, esate baterako, programa arkitektoniko deigarria eta 1.000 metro karratu inguruko gune eraikia zituzten.

Termetan ariketak egiten zituzten, kirol jokoan aritzen ziren, masajeak jasotzen zituzten, ur hotz, epel edo berotan bainatzen ziren, eta bainuarekin eta saunarekin lotutako jarduera ongi definituez osatutako zirkuituak egiten zituzten. Baina ez zen higiene kontua soilik; termak txertatuta zeuden eguneroko programa sozialean, hirietako biztanle gehienentzat, urrutiko mugetan kuarteleratuta zeuden soldaduentzat nahiz landa eremuetan bizi zirenentzat. Negozioak egiteko lekua ziren, lagunekin jan eta edateko, eta kontzertuak entzun eta kultur programetan parte hartzeko leku ere izaten ziren, terma garrantzitsuenen kasuan.

Ikastaroaren helburua da arlo honetan egin diren ikerketen nobedadeak biltzea, bainuaren errituak zuen garrantzi soziala azpimarratuz.

Helburuak

Ezagutaraztea ohitura guztiz erromatar hau: bainuaren erritua, zeina Inperio osora zabaldu baitzen. Eta ikuspegi arkeologiko soilari beste ikuspegi bat ere gehitzea: inpaktu sozialari dagokiona. Terma instalazioak testuinguruan jartzea, kontuan hartuta diseinu arkitektonikoa, ingurune urbanistikoa eta kontsiderazio erregionalak. Aztertzea bainuaren ezaugarriak, sala hotz eta beroak, instalazioen kirol erabilerak, masajeak eta termen erabilerarekin lotutako beste eskaintzak.

Informazio gehiago, kurtsoaren egitaraua eta izen-ematea

En colaboración con el Excelentísimo Ayuntamiento de la Ciudad de Irun.

Directoras del curso:

Mercedes Urteaga Artigas. Diputación Foral de Gipuzkoa.

Elena Torregarai. Universidad del País Vasco y Museo Oiasso.

Erroma lokatzetan

Erroma lokatzetan: Erromatar hondakin organikoen arkeologia
Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroa. Gordailua-Museo Oiasso (Irun), 2017ko uztailaren 5a, 6a eta 7a

Curso UPV - Roma en el BarroGure inguruko produktu gehienek iraungitze data dute: denborarekin, galdu egiten dira, organikoak direlako; alegia, izaki bizidunetatik sortuak direlako. Harria, marmola eta gainontzeko arrokak, aldiz, ez dira galtzen, ezta zeramika ere, ezaugarri berak baititu nahiz eta artifizialki sortua izan. Erromak ondare izugarria utzi digu: erromatar hormigoi ezagun eta iraunkorraren laguntzaz adreiluz eta harriz egindako eraikin handiak, milaka estatua, hainbat kilometroko galtzadak, mosaikozko ezin konta ahala zoru…Zer dakigu, ordea, zurezko altzariez, larruzko oinetakoez eta artilezko ehunez? Zer galkorra eta iragankorra denaz?

Ikastaroaren zuzendaria:

Mercedes Urteaga Artigas. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Generoa, erotismoa eta sexua Erroman

Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroa. Gordailua-Museo Oiasso (Irun), 2016ko uztailaren 6a, 7a eta 8a

curso upv - género, erotismo y sexo en RomaZinearen ondorioz batez ere, erromatar munduak giza sexualitatearen adierazpideak eta are agintarien gehiegikeriak naturaltasun handiz bizi zituen fama du. Homosexualek, bisexualek, transgeneroek eta hermafroditek bazuten lekua gizartean eta bazuten beren errepresentazio espazioa; nolanahi ere, gure kodeen aldean oso desberdinak ziren beste batzuek mugatzen zituzten haien lekua eta espazioa.

Ikastaro honen xedea da Erroma paganoko genero ikuspegira, portaera erotikora eta ohitura sexualetara aurreiritzirik gabe hurbiltzea eta sentsazionalismorik gabeko irakurketa egiteko gakoak ematea. Esparru horietan, kontuan hartzeko moduko erreferentzia da Erromak oraindik ere, nahiz eta gure gizartea berezkoak eta independenteak diren bideetatik bilakatu.

Ikastaroaren zuzendaria:

Mercedes Urteaga Artigas. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Propaganda inperiala: irudiaren indarra Erroman

Euskal Herriko Unibertsitateko XXXIV Uda Ikastaroak

2015eko Uztailak 9 eta 10. Oiasso Erromatar Museoa (Irun)

curso upv - Propaganda ImperialIrungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Propaganda imperial: el poder de la imagen en Roma" izenburuko udako ikastaroa antolatzen du.

Erromatar printze edo enperadoreek erabateko nagusitasuna zuten gobernatzeko garaian, haien esanetara zeuzkaten gudarosteen nagusitasunari esker. Matxinadak piztu orduko zapaltzen ziren, zakar eta azkar. Zeukaten administrazioa ere eraginkorra zen, Inperioko bazter guztietara heltzen zen, eta probintzietako aberastasunak drainatzeko aukera ematen zuen. Horretaz gain, ondo baino hobeto diseinatutako propaganda-politikaz baliatzen ziren, irudi eta estetika jakin batzuetan adierazten zena. Ikastaroan alderdi hori jorratuko da batez ere, boterea irudikatzeko eskulturan, arkitekturan eta hirigintzan zein eredu ikonografiko erabiltzen zen aurkeztuz. Gure ustez gaurkotasun handiko gaia da, irudiaren ahalmena –edozein dela ere tokia eta garaia– kontuan hartu delako gobernu-baliabide bezala. Eta alde horretatik, berriz ere, maisutzat har dezakegu Erroma gure garaian.

Egitaraua deskargatu

Irun Hiriko Udalarekin lankidetzan.

Ikastaroko zuzendaria:
Mercedes Urteaga Artigas. Oiasso Erromatar Museoa

AGENDA

Jarduerak

Azaroa   2024
A A A O O L I
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA