MEGALITOAK

ERAKUSKETA: MEGALITOAK. ESPAZIO SAKRATUAK ETA LURRALDE-ERREFERENTEAK  2024/06/14 -2024/11/24 Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Europako Arkeologia Jardunaldien barruan, honako erakusketa hau aurkeztu du: "Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak" erakusketa ekainaren 14tik azaroaren 24ra bitartean izango...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB XXIV.  BIDASOKO NAZIOARTEKO ZINEMALDI  ARKEOLOGIKOA AZAROAREN 11TIK 16RA ospatu da 2024ko Azaroak 11-16 Azaroaren 11tik 16ra arte izan da. Bitarte horretan, 30 bat film inguru emango dira; tartean, Sherlock Holmes gaztea...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Irugurutzetako Meatzeak

Irugurutzetako ondare eremuan meatze galeriak eta minerala erretzeko labeak daude. Aiako Harriko eta haren inguruko meatzeak ustiatzen erromatarren garaian hasi baziren ere, Irugurutzetan ikus daitezkeen egiturek zerikusia dute XX. mendeko meatze...

Museoa

Gehiago Irakurri

HISTORIA - ZIENTZIA ZIKLOA

HISTORIA - ZIENTZIA Zikloa:  Emakumeak: sexua eta ugalketa. kontatu gabeko istorioa Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak abian jarri dute "Historia – Zientzia" urteko zikloaren bigarren edizioa. Ziklo honen helburua...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Gordailua Oiasson 5

ARRANTZA (2022)

Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai dauden objektuak Gordailuan gordetzen dira, eta Oiasso Museoaren bitartez kultur ondare kolektibo hori partekatzea dugu helburu.

Historiaurretik, arrantza oso jarduera garrantzitsua izan da gizakion elikadurarako. Historiaurreko komunitateek amuak eta sareak erabiltzen zituzten ibaiertzetik gertu zebiltzan arrainak arrantzatzeko, edo barrerak eraikitzen zituzten, itsasbeheran itsasoratu gabe gelditzen ziren arrainak harrapatzeko. Gipuzkoako kostan, frogatuta dago jarduera horiek duela 10.000 urte ere egiten zirela.

Erromatarren garaian, arrantza funtsezko jarduera ekonomikoa zen. Arraina bere horretan kontsumitzen zen eta, horrez gain, arrain-saltsak prestatzen ziren. Ezagunena garum delakoa da. Oiasso Museoko erakusketa iraunkorrean burdina eta kobrezko amuak ditugu ikusgai, Oiassoko arrantzaleek beren kanabera, aparailu sinple eta tretza edo amu askoko aparailuetan erabiltzen zituztenak. Bestelako tresnak ere erabiltzen zituzten: sareak, horren erakusgarri diren harrizko pisuak, orratzak eta anezkak aurkitu baitira; eta sare-saskiak, aurkitutako berunezko lastrek erakusten duten moduan.

Bilduma honek agerian uzten du arrantza-teknikak oso gutxi aldatu direla funtsezko alderdietan. Materialak aldatu dira, baina sarritan formak oinarrian berberak dira gaur egun ere. Orain erabiltzen diren arrantza-metodoak, beraz, Historiaurrean garatutakoen oso antzekoak dira.

Piezak abuztuaren bukaera arte ikusgai egongo dira.

Sarrera doan.

Aingura litikoak

2022/02/04 - 2022/05/01

Oiasson ikusgai egongo dira harrizko bederatzi aingura, itsas ondarearen elementu ezezagunenetako bat. Erromatarren garaitik erabili izan dira objektu horiek ontziak ainguratzeko, Gipuzkoako kostako badia, kala eta estuarioetan.

IrunenIrungo Udalak, Oiasso Erromatar Museoaren bidez, Gordailua - Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroarekin elkarlanean eta Foru Aldundiaren laguntzarekin, erakusketa berri bat inauguratu zuen otsailak 4ean. Aingura litikoak Gipuzkoan da erakusketaren izena, eta aukera emango digu gure itsas ondareko elementu aski ezezagun bat ezagutzeko: harrizko aingurak, hain zuzen.  Aingurak betidanik izan dira gure historiaren parte. Sinbolikoki, norabait «lotzen gaituen» elementu gisa, baina baita itsasontzi bat eta itsas hondoa elkarrekin lotzen dituen elementu fisiko gisa. Kontua da objektu gutxik izan dutela horrenbesteko balioa gizateriaren historian, historiaurretik hasi eta gaurdaino. Aingura litikoak erromatarren garaian ere erabiltzen ziren, barkuak Gipuzkoako kostako badia, kala eta estuarioetan ainguratzeko. Erromatarrek ederki ezagutzen zuten gure kostaldea, eta hara eta hona ibiltzen ziren. Urpeko arkeologoei esker, elementu horiek aurkitu ditugu eta orain, aurreneko aldiz, publikoak ezagutzeko aukera izango du.

Erakusketak tipologia deberdineko bederatzi aingura aukerzten ditu,, Manu Izaguirre urpeko arkeologoak jaso eta aztertu zituen ehundik gora piezen lagin txiki bat, alegia. 2019an zendu zen Izaguirre, eta haren omenez egin da erakusketa.

INAUGURAZIOA: Otsailaren 4an, 19:00etan, Maria Intxaustegi erakusketako komisario eta urpeko arkeologoak zuzendutako bisita gidatu batekin. 

Hadrianoren harresia

2021/10/22 - 2022/01/30

Irungo Udalak, Oiasso Erromatar Museoaren eskutik, Vindolanda Charitable Trustekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, "Hadrainoren harresia" erakusketa zabaldu zuen urriak 22 ostiralelan, Ingalaterrako iparraldean dauden Adrianoko Harresiari eta Vindolandako mugako kanpalekuari eskainia. Erakusketa 1930eko hamarkadatik egindako indusketei esker argitara atera diren aurkikuntza arkeologikoen argazkiek osatzen dute, baita horietan aurkitutako pieza batzuen erreplikek ere.

Erakusketa hau beste urrats bat da Oiasso Museoak beste erakunde kultural eta museo arkeologikoekin dituen loturen garapenean, kasu honetan, Ingalaterrako Vindolanda eta Roman Army Museum museoen eskutik. Lurraren ezaugarriei esker, objektu organiko ugari kontserbatu ahal izan dira, batez ere idazteko euskarri gisa erabilitako egurrezko taulatxoak. Vindolandako taulatxo ospetsuek Britania iparraldeko goarnizio militar baten egunerokotasunera, bere soldaduen, familien eta esklaboen bizitzara hurbiltzea ahalbidetzen digute. Erakusketak inguruko indusketetan aurkitutako objektu nabarmenen erreplikak ere izango ditu, hala nola, Rudge Cup edo larruzko sagu bitxi bat, jostailu edo txantxetako artikulu gisa erabilia. Erromatarren historiako leku ospetsu baten inguruan (Adrianoko Harresia, esaterako), jendea hurbiltzeaz gain, bisitariak harresi kontzeptuaren inguruan hausnartzera gonbidatzeko helburua du erakusketak: espetxeko harresiak, harresiak eta babeserako elementu fisikoak.

JARDUERA PARALELOAK
 
Urriak 21, osteguna

19:00 Inaugurazio-ekitaldia, Maria Millan erakusketaren komisarioaren bisita gidatuarekin.

Abenduak 10, OSTIRALA

19:00 "Vindolanda: eguneroko bizitza Inperioaren mugetan", Albert Anglès-Minguell Vindolandan egindako indusketetan kolaboratzailearen eskutik. Albert Anglèsek eguneroko bizitzaren argazki bat eskainiko digu Adrianoko Harresian, Inperioko muga gotortuenetako eta iparraldekoenetako bat, zeinaren defentsan unitate militar laguntzaileek funtsezko papera izan zuten, horien artean barduliar eta baskoi jatorriko unitateak egon zirelarik.

Erakusketaren ordutegia:

10:00 - 14:00 asteartetik ostegunera eta igandetara
10:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00 ostiraletan eta larunbatetan
Astelehenetan itxita

Sarrera doan

Kumano Kodo: ruta Iseji

2021eko irailak 28 – Urriak 17

Kumano Kodo eta Done Jakue Bidea senidetuta. "Kumano Kodo: Iseji Ibilbidea" erakusketak Kumanoko bide sakratuaren paisaia kulturala, natura, historia eta kultura publiko zabalari hurbiltzea du helburu. Bidezidorren eta santutegien sare zabal hori 1998tik dago senidetuta Donejakue bidearekin, eta biak dira Erromesaldi ibilbideak UNESCOren Gizateriaren Ondarea..Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eskutik, 50 argazkiko multzo bat iritsi da Euskadira, eta, bertan, Japoniako bide sakratu honen ibilbide ugarietako bat jarraitu dezakegu, Ise-jingu (Mie) santutegia eta Kii mendian (Wakayamako prefektura) dauden Kumanoko santutegiak lotzen dituena. Joan den urtean Mie hiriko Kumano Kodo Centerren Euskadiko Done Jakue bideei buruzko beste argazki erakusketa bat egin ondoren dator erakusketa hau. Kumano Kodo: Iseji Ibilbidea erakusketa ibiltaria da, Irunen hasten da, iparraldetik Santiagorako bidearen abiapuntuan, eta Euskadin jarraituko du, Gasteiz eta Bilbo hirietan.

Erakusketaren ordutegia:

10:00 - 14:00, asteartetik ostegunera eta igandetan
10:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00 ostiraletan eta larunbatetan
Sarrera doan

AGENDA

Azaroa   2024
A A A O O L I
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA